(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ostiral honetan hasiko da ehiza-denboraldia debekualdi erdia irekita asteartea, 2014.eko abuztuak 12


Galeperrak, usapalak eta basahateak ehizatu ahal izango dira irailaren 15era arte ostegunetan, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan


Ehiztaria

Ostiralean irekiko da debekualdi erdia

Ostiralean, abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean, 2014-2015eko ehiza-denboraldia hasiko da Foru Komunitateko barrutietan, debekualdi erdia irekita. Galeperra, usapala eta basahatea ehizatu ahal izango dira.Abuztuaren 15etik irailaren 15era arte ehizatu ahal izango dira espezie horiek, ostegunetan, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan.

Kupoak zehaztu dira galeperra (hamar ehiztariko eta eguneko) eta usapala (bi ehiztariko eta eguneko) espezieak ehizatzeko. Ehizarako ordutegia eguzkia atera baino ordubete lehenagotik eguztia sartzen unea baino ordubete geroagora artekoa da, eguzki-irteera eta eguzki-sarrera almanakaren arabera zehaztuta.

Nafarroa hegoaldeko barrutietan, ehizarako prestatuta dauden eremuetan bakarrik ehizatu ahal izango da, ehiza antolatzeko planari jarraiki (usapala ere usoa ehizatzeko baimendutako postuetatik). Iparraldean, aldiz, debekualdi erdia barrutietako lursail osoan aplikatzen da.

Ostiral honetan, abuztuak 15, untxiaren udako ehizaren denboraldia ere hasiko da untxien kalteak justifikatuta dituzten barrutietan, baita kilometroko 3 ale edo gehiago dauden eremuetan. Kasu horietan, barrutiko basozaina izan beharko da bertan. Ehiza antolatzeko planean horretarako ezarritako eremuetan ehizatu ahal izango da urriaren 5era arte, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan. Aurrez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari jakinaraziko zaizkio ehizatzeko egunak, kalteen justifikazioa eta basozainaren kontratazioa.

Denboraldiko epeak

Honako hauek dira ehiza-denboraldiko epe garrantzitsuenak: irailaren 4an ehiza larriaren denboraldia hasiko da, Nafarroan kide kopuru handiena duena, basurdeen eta orkatzen uxaldiekin; urriaren 1ean usoarena eta birigarroarena, behar bezala baimendutako tiro egiteko postu finkoetatik ehizatuta; urriaren 12tik aurrera oilagorrak ehizatu ahal izango dira, ehiza-egun bakoitzeko hiru ale, eremu oihantsuetan eta txilin tradizionala zein elektronikoa duten txakurrekin, eta, azkenik, azaroaren 1ean hasiko da debekualdi osoa, ehiza maite dutenentzat bertako espezie nagusiak ehizatzeko: eperra, erbia eta untxia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa