(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Karramarro seinaleduna eta karramarro gorria harrapatzea baimendu da Urederra ibaiaren behe-ibilguan asteartea, 2014.eko abuztuak 12


Bertako karramarroa berreskuratzeko hartu da neurria


Karramarro seinaleduna

Nafarroako Gobernuak karramarro seinaleduna eta karramarro gorria harrapatzea baimendu du irailaren 30era arte Urederra ibaian, Artabiako (Allin) errepideko zubiaren eta Urederrak Ega ibaiarekin bat egiten duen tokiaren arteko zatian; 8,5 kilometro dira gutxi gorabehera.

Espezie exotiko inbaditzaileen hedapena mugatzeko eta horiek desagerrarazteko neurria da, bertako karramarroaren onerako.

Zehazki, Nafarroako Gobernuak karramarro aloktonoa (dagoen tokia jatorri ez duena) kontrolatzeko gune bat sortzea baimendu du, Urederra ibaiaren aipatutako tartean. Izan ere, azken urteetan, handitu egin da karramarro seinaledunaren hedadura.

Mugak ezarrita, olgetarako arrantzaren eraginkortasuna egiaztatuko da karramarroak harrapatzea debekatuta egon den eremuan. Hala, mugek espezie exotikoen hedadura murrizteko, populazioaren dentsitatea murrizteko edo desagerrarazi eta etorkizunean bertako karramarroek ingurua berriro kolonizatzea bultzatzeko balio duten ala ez jakingo da.

Baldintzak

Karramarro seinaleduna eta karramarro gorria dira harrapa daitezkeen espezieak. Arrantzale bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez. Salabardoak txartel batekin identifikatu beharko dira, eta txartel horietan arrantzalearen izen-abizenak eta NANa (edo baliokidea) agertuko dira, nahiz eta ez den zehaztu beharko eguneko eta arrantzaleko harrapa daitekeen ale kopurua, ezta harrapakinaren gutxieneko neurria ere.

Asteko egun guztietan harrapatu ahal izango dira karramarroak, jaiegunak ez diren astearteetan izan ezik, 17:00etatik 21:00etara.

Zera azpimarratu beharra dago: ale bat ere ezin izango da itzuli uretara, eta harrapaketarako gunetik joan aurretik hil beharko dira harrapatutako guztiak.

Egunean 30 baimen emango dira gehienez; elkarteen artean banatuko dira, hartutako konpromisoaren arabera.

Karramarroaren dentsitateari buruzko datuak lortzeko, laginketak egingo dira populazioaren bilakaera ebaluatzeko, harrapatzeko denboraldiaren aurretik eta ondoren. Horretarako, hiru laginketagune ezarri dira, bi harrapatzea baimenduta dagoen eremuan eta beste bat handik kanpo.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa