(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baztango uholdeen ondoriozko presazko obra guztiak eginda daude edo egiten ari dira asteazkena, 2014.eko abuztuak 13


1.586.135 euroko da iragan uztailaren 4ko kalteak konpontzeko aurrekontua 


Elizondoko kale bat 2014ko uztailaren 4ko uholdeak gertatu zirenean

Elizondoko kale bat uztailaren 4ko uholdeak gertatu zirenean

Nafarroako Gobernua, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, iragan uztailaren 4an Baztanen izan ziren eurite handien eta uholdeen ondorioz presakotzat jotako obra guztiak egiten ari da; bukatu ditu horietako batzuk dagoeneko.

Presakotzat jotzeko, uholdeen ondorioz ezgaitutako guneetako pasabideak konpontzeko eta berriro gaitzeko egin beharreko lanak hartu ziren kontuan. Halakotzat jo ziren, baita ere, pertsonentzako berehalako arriskua eragiten zuten kalteak dituzten azpiegituretako lanak edo zerbitzua lehengoratzea ezinbestekoa zuten egoerak, azpiegitura hidraulikoen kasuan.

Gogorarazi beharrekoa da, uztailaren 5ean, Baztanen izan zirela Toki Administrazioko zuzendari nagusia eta Toki Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria uholdeek eragindako hondamen-kalteak ikusteko, udaleko eta Erratzuko ordezkariekin batera.

Presakotzat jotako obrak eta jarduerak zehaztu zituzten eta, uztailaren 7an, 8an, 10ean eta 11n kaltetutako eremuetan izan ziren Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Toki Azpiegituren Zerbitzuko teknikarien aholkularitzaren bidez, presakotzat jotako jarduerak zehaztu eta baloratu zituen Baztango Udalak.

Horretarako, Udalak, uztailaren 7an eta 9an, presazko jardueratzat jo zituen horiek, aipatutako irizpide teknikoaren arabera (ezgaitutako eta bizitoki diren eremuetarako pasabideak gaitzea; pertsonentzako berehalako arriskua eragingo luketen kalteak dituzten azpiegituretan lanak gauzatzea, edo azpiegitura hidraulikoak lehengoratzea).

Ondoren, irizpide horretan oinarrituta, presakotzat jotako lanen zerrenda eta horien balioetsitako memoriak aurkeztu zituen Baztango Udalak uztailaren 31n Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian.

Kalteak sortu eta hilabete eta hamar egunera, joan den abuztuaren 6ko bisitan, lanak abian direla egiaztatu zen (batzuk ia amaituta daude); nolanahi ere, auzokide guztiek dute lehengoratuta euren etxebizitza eta baserrietarako sarbidea. 1.586.135,99 eurokoa da (zerbitzu-sariak eta BEZa barne) Udalak aurkeztutako aurrekontua, baliotsitako memoria horietan oinarrituta.

Aitorturiko presazko lanak

Bestalde, Nafarroako Gobernuak administrazio-prozesua hasi du uholdeen ondoriozko kalteak dituzten tokiko bideetan egin beharreko "aitortutako presazko lanak" zehazteko, nahiz eta horietatik pasatzea baimenduta egon.

Baztango Udalak, iragan abuztuaren 7an, 228.296,03 euroko lanak egiteko eskatu ondoren (erregistro bidez) hasi da prozesua.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak horren harira eta Toki Azpiegituren Plana arautzen duten Legean eta Dekretuan ezarritako irizpideei jarraiki idatzitako txosten teknikoaren arabera, aitortutako presazko obratzat har daitezkeen jarduerek 107.708,03 euroko zenbatekoa dute (zerbitzu-sariak eta BEZa barne).

Aitorpen egokia egin ondoren, 2009-2012ko Toki Azpiegituren Planaren barruan egingo dira obrak. Edonola ere, Baztango Udalak bere eskumenak erabil ditzake lanak hasteko baimena eskatzeko eta horiei ekiteko, Nafarroako Gobernuak lanak aitorturiko presazko obratzat jotzeko administrazio-prozesua erabaki arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa