(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoak bisita gidatuak eskaintzen ditu egunero, zentroko bost pieza nabarmenenak erakusteko asteazkena, 2014.eko abuztuak 13


Praktikak egiten ari diren Historiako ikasleek gidatzen dituzte bisitak astelehenetik igandera, 11:00etan eta 12:00etan


Bisitan, erromatarren garaiko mosaiko bat erakusten ( irudia handitu )

Ondarea hedatzea helburu, Nafarroako Museoak doako bisita gidatuak eskaintzen ditu udan zentroko piezarik nabarmenenak ikusteko, astelehenetik igandera eta doan.

Urtarriletik maiatzera, igandeetan egiten ziren Nafarroako Museko bost pieza berezienak ikusteko bisitak, baina, udan, egunero egiten ari dira, Nafarroako Unibertsitateko Historiako ikasleen laguntzarekin; praktikak egiten ari dira bisitariak gidatuz.

Doakoa eta guztiei zuzendurikoa da. Bi erakustaldi egiten dira egunean, bata 11:00etan eta bestea 12:00etan.

Sarrera doakoa da eta ez da behar izena ematerik. Interesa dutenak besterik gabe joan daitezke museora, bisita bakoitza hasi baino minutu batzuk lehenago.

Hirurogei minutukoak dira eta honako hauek ikusteko aukera dago: erromatarren garaiko mosaiko bat, Iruñeko katedraleko kapitel erromanikoak, Leireko kutxatila islamikoa, museoko horma-irudi gotiko bikainak eta San Adriángo markesaren erretratua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa