(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 10 eta 12 urte arteko hiru adingabetik bat gurasoek araurik ezarri gabe ibiltzen da Interneten osteguna, 2014.eko abuztuak 14


Foruzaingoaren azterlanaren arabera, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleen % 16 deseroso sentitu da inoiz sarean nabigatzean


Haurrak ordenagailuaren aurrean

Haurrak ordenagailuaren aurrean

Nafarroako 10 eta 12 urte arteko hiru adingabetik bat gurasoek araurik ezarri gabe ibiltzen da Interneten, esate baterako, ordutegirik ezarri gabe, ordenagailua partekatzeko araurik gabe edo sare sozialetan profilik ez sortzeko gurasoen agindurik gabe.

Sexuari erreparatuz gero, neskek arau gehiago dituzten (nesken %70ek) mutilek baino (mutilen % 59k) Internet erabiltzeko orduan, beharbada "gurasoek, neskak ahulagoak direla uste izanik, gehiago babesten dituztelako".  Alabek semeek baino aholku gehiago jasotze dituzte, adibidez, Internet bidez helbide edo teleonorik ez emateko, fitxategi ezezagunik ez irekitzeko edo irainik edo mehatxurik ez egiteko.

Hala ondorioztatu du Foruzaingoak Nafarroako 24 herritako 35 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleen artean egin duen azterlanak. Informatikaren alorreko segurtasunarik buruzko hitzaldiak egin dituzte ikastetxe horietan. Guztira 1.752 ikaslek erantzun die 15 galderak osaturiko inkestari. Sare sozialen erabileraren eta horietan elkarreraginean aritzeko arrazoien ingurukoa izan da.

Foruzaingoaren arabera, ikerketaren helburua ez da "beldurtzea edo sare sozialak kriminalizatzea", baizik eta "haien alde egitea", adingabeak hezita eta babestuta "pertsona ahulak" direlako. Egitekoa gurasoei, ikastetxeei, administrazioari eta sare sozialei dagokie, kontrolatzeko mekanismoak ezarrita.

Sare sozialen erabilera

Adingabeen % 78k esan du sare sozialen batean dagoela erregistratuta; hala ere, baiezko erantzuna eman duten hirutik batek (% 29) posta elektronikoarekin, blogarekin edo sareko jokoekin nahasten ditu sare sozialak. % 22k Whatsapp erabiltzen du, % 17,89k Tuenti eta % 17,70ek Facebook. Azkenik, % 5,02k umeentzako Club Penguin sarea erabiltzen du.

Lagunekin harremanetan egotea da inkestan parte hartu duten erdiek sare sozialak erabiltzeko duten arrazoi nagusia. Horren atzetik daude ondo pasatzea % 21 eta informazioa bilatzea % 20. Sare sozialetako kontaktuen kopuruari dagokionez, % 70ek esan du 50 baino gutxiago dituela.

Atentzioa ematen du adingabeen % 97k sare sozialetan jendea gezurretan ibiltzen dela uste izateak. Gainera, erantzunen % 80ren arabera "nahikoa" ibiltzen da jendea gezurretan. Gurasoek esandakoengatik, hedabideetako informazioarengatik, jasotzen dituzten informazio-hitzaldiengatik eta "ez nauenez inork ikusten, ez du inork jakingo" ideia oker uste dutelako pentsatzen dute hori.

Beste alde batetik, inkestatu direnen % 61ek esan du gurasoek badakizkitela sare sozialetara sartzeko eta Interneteko beste zerbitzu batzuk erabiltzeko seme-alaben pasahitzak. Emandako erantzunen arabera, hori izan zen ordenagailua logelan bertan izateko edo sare sozial batean erregistratzeko gurasoen baldintza, ez baitute legeak ezartzen duen gutxieneko adina, 14 urte.

Zibererasoak

Foruzaingoaren azterlanak zibererasoei buruzko atal bat du, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako adingabeek bizi ahal izan dituztenak, bai biktima gisa, bai erasotzaile gisa. Atal horretan biltzen dira ikasleen arteko liskarretan eguneroko bizimoduan ohikoak diren jokabideak, orain teknologia berrietara aldatu eta egokitu direnak. Irainak, mehatxuak, asmo txarreko txantxak, argazkiak, askotariko iruzkinak edo zurrumurru faltsuak zabaltzea dira jokabideetako batzuk.

Ikasleen % 93k dio ez diola inoiz inori enbarazu egin Internet bidez. Neskak mutilak baino hiru puntu gehiago izan dira. Bestalde, % 7k dio iruzkinak idatzita (% 66), argazkiak bidalita (% 17) eta bideoak jarrita (% 12) inoiz lagunak deseroso sentiarazi dituela.

Biktimen kasuan, adingabeen % 16k dio inoiz norbaitek deseroso sentiarazi dituela Internet erabiltzean; ez dago mutilen eta nesken arteko alderik. Horien gehienak, % 72k, zirikatzeren bat jasan duela esan du iruzkinen bidez, ondoren argakien bidez (% 16k) eta bideoen bidez (% 8k).

Ekipamendua eta Interneten erabilera

Inkestan parte hartu duten adingabeen % 42k Interneterako konexiodun telefonoa dauka (telefono adimenduna edo smartphone delakoa). Terminal horiek, gehienetan, gurasoek edo senideek opariturikoak dira, adigabeek behin eta berriro eskatu ondoren, "lagunek dagoeneko bazutelako bat". Foruzaingoaren ustez, askotan, gurasoak ez dira konturatzen adingabeak inolako mugarik gabe sar daitezkeela Interneten gailu horien bidez.

Bestalde, hiru adingabetik batek ordenagailua du logelan. Foruzaingoak dioenez, faktore arriskutsua izan daiteke haurrarentzat; izan ere, gurasoen zaintzarik gabe ordu gehiago egin ditzakeelako logelan, ordenagailua etxeko beste gela batean egonda baino.

Azterlanaren arabera, inkestatutakoen % 72 ordubete baino gutxiago ibiltzen da egunero Interneten; neskak dira denbora gutxien ibiltzen direnak.

Amaitzeko, Foruzaingoak ikastetxeetan eskaintzen dituen informatikaren arloko segurtasunari buruzko hitzaldietan duten interesaz galdetu ondoren, ikasleen % 95ek esan du interesgarriak direla, eta horien % 84k nahiko interesgarriak direla.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa