(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak jendeari arreta emateko bulegoen eta inprimakien irisgarritasun-baldintzak ezarri ditu astelehena, 2014.eko abuztuak 18


Edonolako urritasun eta mugak dituztenei behar bezalako arreta eman nahi zaie, baita adinez nagusiak direnei eta hizkuntza menderatzen ez dutenei ere


Mugikortasun murriztua duen adinekoa

Mugikortasun murriztua ezin da izan Foru Administrazioarekin harremanetan egoteko oztopoa.

Nafarroako Gobernuak jendeari arreta emateko bulegoek zein inprimakiek (aurrez aurre zein Internet bidez betetzen direnak) eta web-orriek bete beharreko baldintzak ezarri ditu, Foru Komunitateko administrazioak herritarrei ematen dien arretarako irisgarritasuna unibertsala dela bermatzeko.

Gaur, abuztuak 18, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu den Foru Dekretu batean ezarri dira neurriak.

Zehazki, Foru Dekretuak herritarren harremanak arautzen ditu eta honako beste gai hauen antolaketaz eta diseinuaz arduratzen da: bulegoak; arreta pertsonala eta horretarako erabiltzen den teknika; administrazio-prozeduren izapideak eta informazioa lortzeko modua; Administrazioaren eta eskaintzen diren zerbitzuen web-orrien ezaugarriak; inprimakiak, orriak, idatzitakoak eta Internet bidezkoak, eta komunikazioa, idatzizkoa zein Internet edo telefono bidezkoa. Zera azaltzen da arrazoien atalean: "guztientzako diseinua lortu nahi da, diskriminaziorik gabe, ahal dela urritasun fisikoak, psikikoak eta zentzumen-urritasun guztiak barne hartzen dituena, muga funtzionala edozein dela ere, adinez nagusiak edo hizkuntza menderatzen ez dutenak barne hartuta".

Bulegoen diseinua

Honako irizpide hauek ezarri dira, besteak beste: bulegoak beheko solairuetan jartzea; kanpoaldean behar diren seinaleak agertzea; gurpil-aulkietan doazen edo gida-txakurrak zein mugitzeko bastoiak behar dituztenentzako sarbidea; mostradoreen altuera egokia; zoladura, edo mugikortasun murriztua dutenentzako aparkalekuak gordetzea.

Halaber, garrantzitsua den informazio gutzia hiru zentzumenetatik (ikusmena, entzumena eta ukipena, goi-erliebea edo braillea) gutxienez bitan jakiteko moduan agertzea.

Herritarrei arreta emateko bulego guztien irisgarritasuna indartzeaz gain, Foru Dekretuak arreta emateko gune-sistema abian jartzeari buruzko aurrerapena egin du; geroagoko foru-agindu batean jasoko da.  

Agiriak eta webgunea

Foru Dekretuan ezartzen denez, herritarrek, administrazioko agiriak eta inprimakiak eskuratzeko, kokapen irisgarri bat edo langileen laguntza izan behar dute. Honako hauek ere aipatzen ditu: letraren tamaina, paper mota, hizkuntza erraza eta zuzena etab.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren web-orrietan dagoen informazioak adinekoek eta urritasunen bat dutenek jakiteko modukoa izan behar du. Nabigazioa, formatuak, letra-tipoaren estiloa eta tamaina eta abar ere aipatzen dira.

Urritasunen bat duten pertsonekiko harremanak

Nolanahi ere, urritasunen bat duten herritarrek eskubidea izango dute haien egoeraren berri emateko Administraziora bidaltzen dituzten idatzietan, Administrazioak komunikazioa egoerara egoki dezan.

Administrazioko baliabideez gain, kontratuen baldintzen agirietako klausula teknikoetan irisgarritasun unibertsala bermatzeko neurriak gehituko dira, kontratu horiek betetzearen ondorioz herritarrei zuzeneko arreta edo zerbitzuak eskaini behar zaizkienean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa