(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2013-2014ko zerealaren kanpainan % 3 igo da ekoizpena astelehena, 2014.eko abuztuak 18


730.000 tona baino gehiago izan dira, iazko 708.000 tonarekin alderatuta


2013-2014ko zerealaren kanpainan, % 3 egin du gora ekoizpenak iazko kanpainaren aldean, 730.000 tona ekoiztu dira aurten eta 708.000 tona iaz. Hori da berriki Erriberrin izan den kanpaina amaitzeko jardunaldian azaldutakoa. Nafarroako Gobernuaren INTIA enpresa publikoak antolatutakoa izan zen.

Labore motari erreparatuta, honako hauek izan dira kanpainan errendimendu handiena izan dutenak: B garia (5.000 kg/ha; iaz 4.000 kg/ha), oloa (5.000 inguru; iaz 4.000), koltza (3.000; iaz 2.800) eta babak (3.000 inguru; iaz 2.000). Aurtengo kanpainan erremdimendu txikiagoa izan dute ilarrek eta D gariak.

Saioan azaldu zutenez, aurtengo kanpainako eguraldia ohi baino euritsuagoa izan da mendialde beherean eta ez hain euritsua zerealen gainerako eremuetan, bereziki Estellerriko hegoaldean.

Tenperaturei dagokienez, kanpaina epela izan da, batez besteko historikoa baino 0,5 ºC gehiagokoa izan da batez besteko tenperatura; hala ere, ez da laburtu laboreen zikloa eta ez da egin goiz uzta, ekaineko eta uztaileko segidako euriteen ondorioz uzta-bilketa abuztuan amaitu delako, iparraldeko eremuetan.

Laboreen errendimenduari lotuta, azpimarratzekoa da hegoaldea ez dela izan iaz bezain emankorra (oso urte ona izan zen), baina ohiko urte baten antzekoa. Ostera, Nafarroa iparraldeko sekain-lurretako gariaren ekoizpena oparoa izan da eta garagarrarena ohiko batez bestekoa adinakoa.

Gaixotasunen gaineko ikerketa

INTIAk antolatutako saioan, amaitu den kanpaina honetan aplikatutako zerealen esperimentazioen alderdirik berritzaileenak ere azaldu ziren, esate baterako, Europar Batasunaren Nekazaritza Politikaren gaurkotasunak, zerealen gaixotasunen intzidentzia eta lehorreko eta ureztatutako laboreen egoera.

Zehazki, herdoil horia bezalako gaixotasunen intzidentziari buruz hitz egin zen. Gaixotasuna kontrolatzeko estrategiei eta nekazariek arazo horri ematen dioten arretari esker, gutxi izan dira horren ondorioz izandako kalteak Nafarroan. Alor horren ikerketan, azpimarratu behar da INTIA lanean ari dela gaixotasunarekiko toleranteagoak diren barietateak aurkitzeko eta fungizida eta laboreak babesteko estrategia berriak identifikatzeko.

Lepoko eta sustraiko gaixotasunen ("oineko gaitza" edo "galburu zuriak" ere esaten zaie) intzidentziak ere markatu du aurtengo kanpaina. Hazien eta hostoen hainbat tratamenduren saiakuntza ere egiten ari da INTIA, gaixotasunen eragina ahal bezain beste murrizteko. Hostoen tratamenduetan lortu dira emaitzarik onenak; % 10-12 murriztu da eragina. Gaixotasun horien aurrean ezinbestekoa da txandaketak egitea eta garia erein ondoren berriro garia ereitea saihestea.

Garagarren kasuan, hazi bidez transmititutako gaixotasunetan (ikatza, estalia eta estali gabea, eta helmintosporiosia), haziak babesteko saiakuntzak egiten ari da INTIA, kutsatzea ekiditeko. Oso positibotza jo ziren emaitzak jardunaldian, produktu egokiak erabilita gaitxotasun horien eragina saihestea lor baitaiteke.

Amaitzeko, aurten, garagarraren eta gariaren nanismo horiaren birusak izan duen intzidentzia aipatu beharra dago. Kasu horretan, neguko landare-zorriek transmititzen dute gaixotasuna; hortaz, udazkenean zaindu behar dira, zereala ezartzen ari denean. Birusarekiko toleranteak diren barietateak ere erabil daitezke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa