(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

PLE Pirinioetako klima-aldaketari buruzko proiektu bat idazteko ideiak biltzen ari da asteartea, 2014.eko abuztuak 19


Irailaren 3an, asteazkena, amaituko da lanak aurkezteko epea


Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) Pirinioetako klima-aldaketari buruzko LIFE proiektu baterako ideiak proposatzeko aukera emango du. Proposamenaren inprimakia irailaren 3a, asteazkena, baino lehen bidali behar da info_opcc@ctp.org helbidera.

Ideiek klima-aldaketaren arloko moldagarritasunarekin, eraginekin eta kalteberatasunarekin izan behar dute zerikusia. Ingurumenari lotutako ekimenak bultzatzea eta ingurumenaren sektorera talentua erakartzea da helburua.

Ideiak Espainia, Frantzia eta Andorratik proposaturikoak izan beharko dira. Honako baldintza hauek bete behar dituzte proiektuek: inprimakia behar bezala beteta aurkeztu; agiri guztiak frantsesez zein gaztelaniaz bidali; espedienteak irailaren 3a baino lehen bidali PLEren Partzuergora; mugaren bi aldeetako lankidetzan oinarritu; Pirinio osoa barne hartu; naturaren eta ingurumenaren zaintza bultzatu; klima-aldaketaren alorreko moldagarritasunarekin zerikusia izan, eta lurraldea ezagutu. Egileek adin nagusikoak izan behar dute.

Hautagaitzak hautatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan: espedientearen kalitatea; ekimenaren izaera berritzailea; ingurumen-iraunkortasunaren sustapena; proiektuaren zeharkakotasuna PLEren lurraldean; ekimenaren interesa ingurumenari eta proiektuan sartzen den lurraldeari dagokionez; ekime
naren bideragarritasuna eta iraunkortasuna epe luzera, ezartzen den unea baino geroago; ekimena handitzeko edo beste lurralde batzuetara eramateko interesak eta aukerak.

Honako hauek beste izango dira faktore batzuk: kolaboratzaileen arteko lankidetzaren kalitatea eta balio erantsia; lurraldeen eta ingurumenaren aldeko lankidetzaren interesa, helburua lortzeko; ekimenaren ekarpenak eta eraginak mugen aldeen arteko lankidetza finkatzeko, eta proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa.

Mugen aldeen arteko lankidetza

Pirinioetako Lan Elkartea Europako Kontseiluaren ekimenez sortu zen 1983an, Pirinioetako mugen aldeen arteko lankidetza-egitura bat eratzeko, Europako beste muga batzuetan daudenen antzekoa. PLEko kideak mendikatea inguratzen duten zortzi eskualdeak dira: Frantziako hiru lurraldeak (Akitania, Midi-Pyrénées, Languedoc-Roussillon), Espainiako lau autonomia-erkidegoak (Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa) eta Andorrako Printzerria.

Pirinioetako mendigunea garatzea eta mugen aldeen arteko lankidetza bultzatzea da PLEren helburu nagusia. Jacan du egoitza elkarteak.

Pirinioetako Lan Elkarteak Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia sortu zuen 2010ean, jarraipena egin eta Pirinioetan gertatzen ari den klima-aldaketaren fenomenoa hobeto ulertzeko, baita azterlanak egin eta eraginak mugatu eta ondorioetara moldatzeko beharrezkoak diren ekintzak identifikatzeko. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren lehen ekintzak PLEren eta bazkide diren 11 erakunderen artean gauzatu dira, 2007-2013ko Espainia, Frantzia eta Andorra arteko Lurralde Lankidetzaren Programa Eragilearen (POCTEFA) barruan, % 65 Europako EGEF funtsekin finantzatuta. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak bost gai nagusi ditu ardatz: klima, ura, bioaniztasuna, basoak eta arrisku naturalak; horiez gain, teledetekzioa eta egokitzapena ditu zeharkako ardatz. http://www.opcc-ctp.org helbidean aurki daiteke Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiari buruzko informazio guztia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa