(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Oibar, Andosilla eta Larragako organoak eta Lodosa, Gares eta Alesbeseko euskarriak babestu ditu

asteazkena, 2014.eko abuztuak 20


Ondasun inbentariatu izendatu ditu; hori dela-eta, haien zainketari, erabilerari, mantentze-lanei eta hedapenari babes berezia emango zaie


Alesbeseko organoa ( irudia handitu )

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak ondasun inbentariatu deklaratu ditu Nafarroako organo batzuk, daukaten balio artistikoa dela eta. Oibar, Larraga eta Gareskoak dira organoak; organoen kutxak, aldiz, Andosilla, Lodosa eta Alesbesekoak.

Nafarroako kultur ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeak babestu beharreko kultur ondarearen hiru ondasun mota jasotzen ditu: interes kulturaleko ondasunak, ondasun inbentariatuak eta tokiko garrantzia duten ondasunak. Testuaren arabera, ondasun inbentariatuak dira interes kulturaleko ondasun izateko baldintzak betetzen ez dituzten eta "garrantzi kultural nabarmena" duten ondasunak. Bestalde, tokiko garrantzia duten ondasunak, izenak berak dioen bezala, tokian esangura kulturala duten ondasun higiezinak dira.

Ondarea halakotzat jotzen denean, babes berezia ematen zaio gure kultur ondarea osatzen duten gainerako ondasunen aldean, zainketari, mantentze-lanei eta hedapenari dagokienez. Administrazioak, halaber, ondasun hori behar bezala erabiltzen dela bermatzeko zein edonolako jarduerak egitean txostenak idazteko betebeharra dauka.

Herri horietako batean XVIII. mendea baino lehenagoko organoak daudela jakin arren agirien bidez, gaur egun ezagutzen diren tresnak mende horretakoak dira berez, nahiz eta guztiak zaharberritu diren, konpontzeko nahiz denboran zehar sortu diren estilo artistiko berrietara egokitzeko.

Tresna batzuek zein beste batzuek pizten duten interesa ezberdina da, kasu batzuetan balioa tresnak eta tresna eusten duen kutxak baitu eta, beste batzuetan, altzariak berak bereziki. Hala, Oibar, Larraga eta Gareseko organoak eta Andosilla, Lodosa eta Alesbeseko organoen kutxak jo dira ondasun inbentariatutzat.

Gareseko San Pedro parrokiak Nafarroako organo barrokorik interesgarrienetako bat dauka; kutxa barroko txiki bat dauka, Errenazimentuko kutsuren batekin. Oibarko San Pedro eta Larragako San Migel parrokietako organoak ere barrokoak dira. Larragakoak, halere, rokoko estiloa dauka, eta emakumeen eskulturekin eta puntan musika-tresna bat jotzen ari den aingeru batekin dago apainduta.

Andosillako San Julian eta Santa Basilisa eta Lodosako San Migel parrokiek XVIII. Mendearen amaieran egindako organoen kutxa ederrak dituzte, estilo neoklasikokoak. Bestalde, Alesbeseko Santa Eufemia parrokiak estilo barrokoko organo-kutxa bikaina dauka, garaiko apaingarri ugariduna, zazpi aingeruren tailuekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa