(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak helduentzako euskara-ikastaroetan matrikulatzeko ezohiko epea ireki du asteazkena, 2014.eko abuztuak 20


Ikasleak Zubiarten edo Euskarabiden matrikula daitezke irailaren 1etik 5era, 2014-2015ean ikastaro trinkoetan, hedagarrietan eta autoikaskuntzako ikastaroetan parte hartzeko


Ikasleak helduentzako gela batean

Ikasleak eta irakaslea helduentzako gela batean

Nafarroako Gobernuak irailaren 1etik, astelehena, irailaren 5era, ostirala, irekiko du helduentzako euskara-ikastaroetan matrikulatzeko ezohiko epea. Zubiarte euskaltergiak eta Euskarabidek eskainiko ditu ikastaroak. 2014-2015ean ikastaro trinkoetan, hedagarrietan eta autoikaskuntzako ikastaroetan parte hartzeko ekainean egindako matrikulatzean hutsik geratu ziren plazak eskaintzen dira.

Izen-emateko hurrenkerari jarraiki onartuko dira matrikulak. Zubiarte euskaltegiaren egoitzan (Zubiarte kalea, 13, Uharte. Telefono-zenbakia: 948 361091) edo Euskarabiden (José María Iribarren eraikina. Bartolomé de Carranza kalea, 5, Iruña. Telefono-zenbakiak: 848 426054 eta 848 426053) egin beharko da matrikula, hautatutakoaren arabera.

Ikastaroen araberakoak dira tasak. Kategoria orokorreko familia ugarietako kideei % 50eko deskontua egingo zaie matrikulan; kategoria bereziko familia ugarietako kideek, aldiz, ez dute ordaindu beharko matrikula.

Ikasle berriek maila zehazteko proba egin beharko dute; izena emateko orduan emango zaie horren berri, oinarrizko mailan (A1) matrikulatzen badira izan ezik.

Euskarabidek honako ordutegi eta moduluetako taldeak osatzeko plazak eskaintzen ditu:

- Astean 10 orduko ikastaroetan (astelehenetik ostiralera) 7:00etatik 9:00etara, A2, B1, B2 eta C1 mailak.

- Astean 7,30 orduko ikastaroetan (astelehenetik ostiralera) 7:30etik 9:00etara, A1 maila.

- Astean 6 orduko ikastaroetan (astelehenak eta asteazkenak) 9:00etatik 12:00etara, A1.1 eta A2 mailak.

- Astean 6 orduko ikastaroetan (astearteak eta ostegunak) 9:00etatik 12:00etara, B2 maila.

- Astean 6 orduko ikastaroetan (astelehenak eta asteazkenak) 13:00etatik 16:00etara, B1 maila.

- Astean 6 orduko ikastaroetan (astelehenak eta asteazkenak) 13:00etatik 16:00etara, A1.1 maila.

- Astean 6 orduko ikastaroetan (astearteak eta ostegunak) 16:00etatik 19:00etara, A2 eta C1 mailak.

- 30 orduko modulu trinkoan (astelehenetik ostiralera) 8:00etatik 14:30era: A1 eta A1.1 mailak.

Zubiarte euskaltegiak 321 plazako eskaintza egin du (parentesi artean agertzen dira). Hamar orduko ikastaroetan, goizetako zein arratsaldeetako saiora joan daitezke txandaka lan egiten dutenak:

- Astean 10 orduko ikastaroetan, 9:15etik 11:45era, A1 (6); A2 (7); B1 (8), eta B2 (8) mailak.

- 10 orduko ikastaroetan, 17:00etatik 19:30era, A1 (6); A2 (7); B1 (8), eta B2 (6) mailak.

- Astean 5 orduko ikastaroetan, 9:15etik 11:45era, A1 (5); A2 (7); B1 (10); B2 (16), eta C1 (18) mailak.

- 5 orduko ikastaroetan, 17:00etatik 19:30era, A1 (6); A2 (11); B1 (8); B2 (16), eta C1 (11) mailak.

- 4 orduko ikastaroetan, 19:30etik 21:30era, A1 (10); A2 (12); B1 (10); B2 (5), eta C1 (9) mailak.

- Autoikaskuntzako ikastaroetan, astean 2 ordu aurrez aurrekoak eta 4 ordu gutxienez sarean, A1 (26); A2 (23); B1 (22); B2 (14), eta C1 (26) mailak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa