(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Gazako giza larrialdietarako 26.000 euroko laguntzen deialdia egin du osteguna, 2014.eko abuztuak 21


Inguruko esperientziadun GGKE-ek abuztuaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dituzte ekimenak


Nafarroako Gobernuak 26.286 euroko laguntzen deialdia argitaratu du, Gazako palestinarren giza larrialdietarako ekintzak gauzatzeko.

Ostegun honetan, abuztuak 21, Nafarroako Aldizkari Ofizialean jasotakoaren arabera, Gizarte Politiketako Departamentuaren asmoa oinarrizko premiei erantzuten, bizirautea bermatzen eta inguru horretako gatazka jasaten ari direnen sufrimendua arintzen laguntzeko proiektuak finantzatzea da.

Deialdiaren oinarrien arabera, finantzatzen diren jardueren bidez osasun-laguntza emateko ondasunak edo zerbitzuak, elikagaiak, ura eta saneamendua eman ahal izango dira, zuzenean, presako gisa eta berehala.

Gogorarazi beharrekoa da, giza larrialditzat jo duela Nazio Batuen Erakundeak Gazako zerrendako palestinarrak bizi duten egoera. Hori dela-eta, nazioartearen laguntza eskatu du, berehalako laguntza emateko eta kaltetutako edo txikitutako eraikinak lehengoratzeko.

Abuztuaren 28ra arteko epea

Laguntza horiek eskuratu nahi dituzten garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) 2014ko abuztuaren 28ra arte entregatu ahal izango dituzte proiektuak, Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusian (Abejeras kalea, 1, edo González Tablas kalea, 7, Iruña), Internet bidez edo Nafarroako Gobernuaren beste edozein erregistrotan zein 30/1992 Legean ezarritako tokietan.

GGKE horiek Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentzian erregistratuta egon beharko dira, sozietatearen egoitza edo ordezkaritza iraunkor bat Nafarroan izan beharko dute eta nazioarteko lankidetza-ekintzetan edo Gazan giza eta larrialdi-laguntza ematen esperientzia espezifikoa dutela egiaztatu beharko dute, besteak beste.

Bestalde, proiektuak aurtengo urtean gauzatu beharko dira, eta zeharkako gastuak ezingo dira izan esku-hartze osoaren % 10 baino gehiagokoak. Honako hauek finantzatuko dira: materialak eta hornigaiak; langileen gastuak, bertakoenak zein atzerrian daudenenak, eta esku-hartzearekin berariaz lotuta eta identifikatuta dauden bidaiak, ostatua eta dietak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa