(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Liburu batean bildu dira 1900-1940 artean argitaratutako 200 aldizkari nafar eta prentsa-goiburu
osteguna, 2014.eko abuztuak 21


Nafarroako Gobernuak argitaratu duen Ángel Zocoren "Publicaciones periódicas en Navarra (1900-1940)" lanean jaso dira


Zocoren lanaren azala

Ángel Zocoren lanaren azala

Nafarroako Gobernuak argitaratu duen Ángel Zocoren "Publicaciones periódicas en Navarra (1900-1940)" lanean agertzen dira 200 prentsa-goiburu, aldizkari etab. Zeudenik ere ez da jakin orain arte.

Lanak XX. mendearen hasieratik 1940. urtera arteko Nafarroako aldizkari guztien inbentarioa eta katalogazioa jaso ditu, baita aurreko mendean sortutako baina garai horretan oraindik iraun zuen prentsa ere.

Denera hirurehun goiburu baino gehiago agertzen dira. Denak jasotzeko, egileak 98 zentro hemerografiko kontsultatu ditu, esate baterako, probintziako artxiborik garrantzitsuenak (Nafarroako Artxibo Nagusia, Iruñeko Udal Artxiboa eta Gobernuaren Ordezkaritzarena); barruti judizialeko edo merindadeko udal-artxiboetako eta artxibo pribatuetako goiburuak; komentu eta apaiztegietako hainbat liburutegi, eta Euskal Autonomia Erkidegoan (12), Madrilen (10), Espainiako hainbat hiritan (7) eta Renon (Estatu Batuak) dauden beste batzuk.

Mapa soziohistorikoa

Liburua gaur goizean aurkeztu dute egileak eta Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak Nafarroako Liburutegi Nagusian. 1994an Euskal Herriko Unibertsitatean Zocok aurkeztutako eta orain arte argitaratu gabeko doktore-tesian dago oinarrituta. Kulturako Zuzendaritza Nagusiak 500 ale kaleratu ditu, eta 15 euroren truke salduko dira.

Hitzaurrean azaldutakoaren arabera, orain arte, P.A. Pérez-Goyenak Ensayo de Bibliografía Navarra lana idatzi zuen, 1910 urtera arteko argitalpenei buruzkoa, eta Jaime del Burgo Torresek Catálogo bibliográfico. Obras impresas en Navarra 1936-1945 lana plazaratu zuen, Zocoren ustez "lan osatugabea" izan zena.

Liburu honetan, egileak 300 goibururen eta ia 200 aldizkariren (aurreko bi lanetan agertzen ez direnak) aipamen zehatza jaso da. Aldizkaritzat jotzen dira noizbehinka kaleratzen zirenak, argitalpen batetik besterako tarteak erregularrak izan ez edo argitalpenak aldakorrak eta ezegonkorrak izan arren.

Egileak, argitalpenen kopurua zehazteaz gain, horien ideologia, eragin-eremua, argitalpenak jaso eta irakurtzen zituzten pertsonen kopurua, aholkulariak, eta gaitasun intelektuala eta ekonomikoa ere gehitu ditu, aztertuta garaiaren mapa soziohistoriko interesgarria sortuz.

Lanaren hasieran, Zocok albisteen sorrerari eta komunikazio-prozesuari, iritzian eragiteko eta iritzia agertzeko duen gaitasunari, eta albisteen legezko araubideari buruzko hausnarketa egiten du. Gainera, aldizkako argitalpenen zenbait alderdi teknikoren inguruan ere mintzatzen da, adibidez, tailerrak, argazkilaritzaren sarrera, publizitatea finantzatzeko bitarteko gisa eta irakurleak.

Liburuan agertzen den zatirik luzeena argitalpenen fitxei buruzkoa da, hau da, zuzendariei, jabeei, erredaktoreei, argitaratzeko tokiari, ideologiari, hasieraren eta etenaren datei, formatuari, hedapen-eremuari, tiradari, publizitateari, gobernuak agindutako etenaldiei eta, ezezagunenak eta aurkitzen zailenak direnen kasuan, kokapenari buruzko informazioa.

Bost egunkari eta hiru astekari politiko

Ángel García Sanz Marcotegui irakasleak idatzi du liburuaren hitzaurrea eta obratik atera daitezkeen ondorio batzuk nabarmentzen ditu: argitalpen batzuen egonkortasuna, nahiz eta beste probintzia batzuetakoak ere egonkorrak izan, eta argitalpen erlijiosoen kopuru handia (68), guztien % 22, 6.

Halaber, argitalpen politikoen portzentajea ere azpimarratzen du (87); heterogeneotasun politikoa zegoela adierazten du horrek, "monolitikoki karlistak ziren probintziaren eta hiriburuaren irudia hautsi" baitzen. Izan ere, 1905 eta 1913 artean, Iruñean, egunean bost egunkari kaleratzen ziren (La Tradición Navarra, integrista; El Pensamiento Navarro, karlista; El Eco de Navarra eta Diario de Navarra, kontserbadoreen aldekoak, eta Demócrata Navarro, kanalejista), eta hiru astean (El Porvenir Navarro, errepublikarra; La Verdad, UGTren aldekoa, eta Napartarra, euskal abertzalea).

XIX. mendeko prentsa liberal indartsuaren beherakada eta prentsa kontserbadorearen hazkuntza ere nabarmentzen du. Azpimarratzekoa da, halaber, Tuterako argitalpenen murrizketa. Guztien % 31 ziren XIX. mendean eta % 19 dira orain.

II. Errepublika aldarrikatzean, erregimen berriaren aldeko argitalpenak agertu ziren, baina egunkari bakarra, Democracia, zortzi hilabete iraun zituena.

Amaitzeko, aipagarriak dira kulturarekin, zuzenbidearekin, osasunarekin, lanbideekin erlazionatutako argitalpenak, aldizkari ekonomiko-administratiboak, baita irakaskuntzari eta kirolei loturikoak ere. Horien bidez, "iraganean ainguratuta, geldituta eta bereziki lebitarra den hiriaren estereotipoa indartzen da".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa