(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nasuvinsako etxebizitza babestuen erroldako izen-emateen % 76k alokairua aukeratzen du ostirala, 2014.eko abuztuak 22


5.364 daude izena emanda erregistroan; oraindik zabalik dago irailaren 1ean egingo den esleipen-prozesurako


Nasuvinsaren sustapena Lezkairun (Iruña).

Laster esleituko diren Lezkairuko (Iruña) etxebizitzen infografia ( irudia handitu )

Nasuvinsa enpresa publikoak Nafarroan etxebizitza babestua eskatzen dutenen errolda bakarra arazteko bigarren prozesua gauzatu du, iraungita dauden eskaerak baztertzeko, hau da, izena eman zuten egunetik zenbatzen hasita bi urteko epean berritu ez direnak. Eskaerak automatikoki berritzen dira daturen bat aldatzen denean.

Guztira 302 izen-emate baztertu dira, titularrek ez dutelako luzatu edo aldatu eskaera abuztuaren 20a baino lehen. Informazioa eguneratu ondoren, 5.364 daude erregistratuta erroldan. Horietatik 599k etxebizitza salerosteko erregimenean bakarrik eskatu dute, 4.068k alokairuko erregimenean bakarrik eta 697k salerosketa zein alokairuko erregimenean.

Salerosteko etxebizitzen eskaera guztietatik, hau da, 1.296 (599 gehi 697) eskaeretatik, 856k Iruñean eskatu dute eta horietatik 792k BOE. Alokairu-eskaera guztietatik, hau da, 4.765 (4.068 gehi 697) eskaeretatik, 2.579k erosteko aukera ematen duen alokairua eskatu dute. Hortaz, % 76 da alokairua eskatu dutenen portzentajea, salerosketa eskatu duten eskaeren % 11ren aldean. % 13 dira bi modalitateetako eskaerak egin dituztenak.

Iaz lortutako datuen antzekoak dira aurtengoak, orduan egin baitzen erroldaren lehen arazketa. 679 eskaera baztertu ziren (10 kendu ziren salerosketen eskaeren zerrendatik eta 673 alokairuen eskaeren zerrendatik). Ondorioz, 5.999 eskaera geratu ziren alokairuen kasuan eta 1.186 eskaera salerosketen kasuan, hau da, eskaera guztien % 83,49.

Aurten eta iaz, erroldatik kendu diren eskaera gehienak (302tik 263 2014an eta 679tik 673 2013an) alokairuenak dira. Horrek esan nahi du egonkorragoak direla salerosketen eskaerak, alokairuen eskaerak, batik bat, Nafarroan aldi baterako bakarrik daudenenak direlako.

Errolda araztearen helburua sistema dinamiko eta eguneratua izatea da, etxebizitza babestuen eskatzaileen eta eskatzen denaren profilak unero zeintzuk diren jakiteko; hala, etxebizitzaren alorreko politika publikoak modu eraginkorragoan diseina daitezke.

Hurrengo esleitze-prozesua: irailak 1

Hurrengo esleitze-prozesua datorren irailaren 1ean hasiko da, ezarritako hiruhilekoko datei jarraiki, hau da, urteroko martxoak 1, ekainak 1, irailak 1 eta abenduak 1. Prozesu horretan, Lezkairuko babes ofizialeko etxebizitzak eskainiko dira salerosketako erregimenean. Egun horietako 00:00ak baino lehen erroldan behar bezala erregistratuta dauden guztiek eskubidea dute esleitze-prozeduretan parte hartzeko.

Prozedura bakoitzean eskaintzen diren sustapenei buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren etxebizitzaren atarian dago denen eskura. Izena emanda dutenek sustapenen ezaugarriak kontsulta ditzakete eta, prozedura hasten denetik 15 eguneko epean, bereziki interesatzen zaizkienak aukeratu ahal izango dituzte. Erroldan izena emanda daudenek ez badute aukeratzen bereziki promoziorik, erroldan izena ematean adierazitako lehentasunak hartuko dira kontuan.

15 eguneko epea amaitzen denean, esleipendunen behin-behineko zerrenda bidaliko da. Baremoaren zein eskatzaileek adierazitako lehentasunen emaitza izango da zerrenda horretan jasotzen direnak.

Hurrengo esleitze-prozesuan parte hartzeko interesa dutenek irailaren 1a baino lehen eman beharko dute izena Internet bidez, aplikazio honetan sartuta eta erregistroa beteta. Lehentasunak adierazi eta sinatu ere egin beharko dute, NAN elektronikoa erabilita edo igorritako beste edozein ziurtagiri digitalekin. Bestela, aurrez aurre eman ahal izango dute izena, aurrez hitzordua hartuta (012 telefonora deituta edo Internet bidez), Iruñeko zein Tuterako bulegoan.

Adinez nagusiak direnek, Nafarroako udalerriren batean erroldatuta daudenek eta bertan egoitza dutenek, eta egoitza-baimena dutenek (agiri hori beharrezkoa denean) eman ahal izango dute izena erregistroan.

Bi urtez egongo dira erregistratuta eskatzaileak erroldan. Denboraldi horretan datuak aldatu edo eguneratuz gero, bi urteko epea automatikoki berrituko da. Aldaketarik egin ezean, bi urte pasatakoan, eskatzaileak erroldatik kanpo geratuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa