(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cultura Navarrak 11 organo-kontzertu eta 37 antzezlanekin amaituko du urteko programazioa ostirala, 2014.eko abuztuak 22


Organorako Musika Zikloa eta Jirabiran programak irail eta abendu artean gauzatuko dira Nafarroako 29 herritan


Cultura Navarraren kartela, 2014ko udazkena ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Organorako Musika Zikloa eta Jirabiran programekin amaituko du urteko programazio kulturala. 11 organo-kontzertu eta arte eszenikoen 37 funtzio antolatu dira guztira irailetik abendura arteko ikusteko, Nafarroako 29 herritan.

Organorako Musika Zikloa programaren 30. edizioa izango da aurtengoa. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren programarik urtetsuenetakoa da. Jirabiran programa, aldiz, berrienetako bat da, eta aurtengoa bigarren edizioa izango da. 50.000 euroko diru-kopurua du horietako bakoitzak.

Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak, José Luis Echechipia Nafarroako Organorako Musika Zikloaren aholkulari eta zuzendari artistikoak eta Jirabiran programako antzerki-taldeetako ordezkariek (zehazki, Maite Redín Tdiferencia taldekoak, eta Miguel Munárriz eta Marta Juániz La Nave Teatro taldekoek) aurkeztu dituzte programak gaur goizean, Nafarroako Museoan.

XXX. Organorako Musika Zikloa

Azaldu duenez, Organorako Musika Zikloa abuztuaren 30ean hasiko da eta azaroaren 7ra arte egongo da gozagai. 7 herritan eskainiko dira kontzertuak. Jirabiran programak, bestalde, irailaren 11tik abenduaren 30era iraungo du, eta 23 herritan izango dira antzezlanak.

Nafarroako elizetan erabiltzen diren organoak eta berariaz musika-tresna horrentzat idatzitako musika ezagutaraztea da organo-kontzertuen helburua.

José Luis Echechipía da zuzendari artistikoa, eta hainbat kontzertutan organoaren musikaz gozatzeko aukera ematen du, baita zaharrenak eta berezienak direnak ezagutzeko ere, bisita gidatuak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta bestelako hedapen-jarduera batzuk antolatuko baitira.

Aurten, Leire, Iruña, Mañeru, Orreaga, Larraga, Bera eta Corellan izango dira kontzertuak.

Programak bertako, estatuko eta nazioarteko organo-jotzaileei entzuteko parada eskaintzen du, estilo eta garai askotako 11 kontzertutan. Kontzertuetatik 2 Larragan eta Beran antolatu dira, Larragako Diego Gómez elkartearekin eta Berako Udalarekin elkarlanean.

Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako kontzertuek honako izen eta interpreteak izango dituzte: "Monográfico Denis Bédard (*1950)", Eric Saint Marc-ek interpretaturikoa; "La impronta mariana en la música española para órgano (siglos XV-XVI)", Jesús Gonzalok eta María Sala sopranoak; "Mansedumbre en llamas", Roberto Frescok; "El órgano y la voz: soporte, diálogo y fusión", Raúl del Torok eta Maite Itoiz sopranoak; "Mestizajes. Autores y épocas diversas sobre un órgano de transición" José Luis Echechipíak; "El Barroco y sus consecuencias", Giampaolo Di Rosak; "Domenico Scarlatti, l'espagnol", Ives Rechsteiner-ek; "Réquiem del padre Donostia", Daniel Oyarzabalek eta Nafarroako Ganbera Abesbatzak, eta "Händel y otros maestros; inluencias mutuas", Santiago Bandak eta Gloriana Casero sopranoak.

Beste erakunde batzuekin batera antolatutako kontzertuak dira "Quinteto Sotto Voce" Loreto Aramendik interpretatuko duena (Diego Gómez elkarteak antolatu du) eta Josu Goia eta «Mugarik gabeko txuntxuneroak» taldeko txistulariek eskainiko duten kontzertua, Berako Udalak antolaturikoa.

Horiez gain, prestakuntza eta dibulgaziorako jarduerak ere antolatu dira, esate baterako, hitzaldiak, organoei buruz jakiteko bisitak eta mahai-inguruak.

Prestakuntza-ikastaroa Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean antolatu da, Hezkuntza Departamentuak antolatzen dituen Nafarroako unibertsitateetako udako ikastaroen programaren barruan.

Jirabira programaren bigarren edizioa

Programa artistikoa da, arte eszenikoen ekoizpenetarako diru-laguntzen deialdian baloraziorik handiena jasotzen duten proiektuek bira egin dezaten Nafarroako agertokietan antzeztuta. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak sustatzen du eta finantzazioaren zati bat ere bere gain hartzen du.
Zehazki, honako hauek izan ziren 2014ko deialdian baloraziorik onena jaso zuten proiektuak: "Caperucita Rock-Txanogorritxo Rock", familia osoarentzako ipuin musikala, Tdiferencia taldearen eskutik; "Como una cabra-Burutik jota" Trokolo Teatro taldearen zirku-proiektua, eta "El pleito de Areúsa o gallina vieja hace buen caldo" izeneko klasiko bat, La Nave Teatro konpainiak eskainitakoa. Lehen biak gaztelaniaz eta euskaraz antzeztuko dira.

Katxearen % 80 finantzatuko du Nafarroako Gobernuak. Gainerako % 20 udalen ekarpenaren bidez ordainduko da; udalak arduratuko dira, halaber, haien antzokietan antzezlana gauzatzeaz eta jarduera hedatzeaz.

Jirabiran, aurten, 23 herritan egongo da ikusgai eta 37 antzezlan izango dira, irailaren 11tik abenduaren 31era. Txanogorritxo Rock lanaren 12 funtzio antolatu dira, 5 euskaraz; Burutik jota lanaren 13 funtzio, 4 euskaraz, eta "El pleito de Areusa o gallina vieja hace buen caldo" lanaren 12 funtzio.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa