(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aramendiako gurutzadura zaharberritu da, Kultur Intereseko Ondasun maila duen Nafarroako bakarra

asteartea, 2014.eko abuztuak 26


Nafarroako Gobernuak 38.000 euro erabili ditu 1559ko multzo arkitektoniko platereskoa zaharberritzeko


Aramendiako gurutzea eta ganga.

Aramendiako gurutze eta gangaren xehetasuna.

Aramendiako Santo Cristoren gurutzadura, Nafarroan dauden 73 gurutzaduren artetik bakarra monumentu-mailarekin Kultur Intereseko Ondasun era esplizituan izendatu dena, Nafarroako Gobernuak berriki zaharberritu du eta, horretarako, guztira 38.031,10 euro behar izan dira.

Vianako Printzea Erakundeko arkitekto José Luis Franchez Apezetxea izan da Construcciones Zubillaga enpresak egindako obren zuzendaria.

Nafarroako geografia guztian zehar banatzen diren gurutzadurak, erdialdean bereziki, gurutze kristauak dira, ia beti harrian landutakoak, eta zutabe exentu batek eusten ditu oinarri edo harmail gatzuen gainean. Zenbaitetan apaingarri eskultoriko landu batzuek apaintzen dituzte eta Nafarroako gehienak bideei lotuta daude, Aramendian gertatzen den moduan.

73 gurutzadura Nafarroan

Ondare Artistikoaren atalak 73 gurutzadura katalogatuta ditu Nafarroan, eta gaur egun haien guztien babes-ingurunea prestatzen ari da; izan ere, Aramendiako gurutzadura bakarrik dago monumentu izendatuta esplizituki.

Iruñeko Artzapezpikutzaren jabetza izanik, 1559ko multzo arkitektoniko plateresko ederra da. Gurutzea silarrian eraikitako tenplete baten pean ageri da; garai hartako izar-ganga batek estalitako hiruki-formako planta hartzen du, haren nerbioak zilindro erdietan atseden hartzen dute eta azken horiek, aldi berean, hiru horma-bularretan. Tenpleteko aurrealdeak arku zorrotzekin ebazten dira.

Gurutzea prozesioen zilarrezko gurutze errenazentisten harrizko bertsio bat da, tipologian nahiz birtuosismo teknikoan. Haiek bezala haga bat du, hemen fuste zilindriko eta monolitiko batek ordezten du, zilindrikoa ere den korapilo tenpleteak, eta hosto nahiz jabaloiekin apaindutako beso zuzeneko gurutzeak.


Gurutzadura, bere osotasunean

Gurutzadura, bere osotasunean.

Ikonografia oinarritzen da nitxo txirladunen azpiko korapiloan eta bertan lau ebanjelariek goi-erliebean egindako irudiak ageri dira, San Pedro eta San Pablo, eta irudi horiek gurutzearen bi aldeak hartzen dituzten Gurutzatuarekin eta Haurraren Ama Birjinarekin osatzen dira.

Estilismoari dagokionez, errepertorio eskultorikoa Errenazimentuan kokatzen da eta hura egin zuen eskultorearen goi-mailako teknika agerian uzten du; arropak erraz tratatzen jakin zuen, aurpegiei karakterizazio ezberdinak eman zizkion, oso dramatikoa Gurutzatuaren kasuan, eta hazpegi leun eta delikatuak Ama Birjinarenean.

Egindako zaharberritze-obrak

Uda honetan egindako zaharberritzean gurutzadura gordetzen duen tenpleteko teila zeramikazko estalkia kendu da. Teila haritzaz egindako egur-oholaren gainean zegoen, eta hura konpondu naiz tratatu egin da. Teilaren estalki berri bat jarri da karezko morteroz hartutakoa inausketetatik errekuperatutako bizkar-teilazko piezekin eta kanaletan pieza berriak jarriz. Egurrezko hegala ere konpondu da.

Tenpleteko fatxadak presio txikian egindako ur-zorrotadarekin garbitu dira, gaizki zeuden morteroaren junteatuak kendu dira eta sileria karezko morteroarekin junteatu, hautsita edo galduta zeuden arkuetako silarriak konpontzeaz gain.

Tenpleteko gangetan gaizki zegoen plementeriaren igeltsuzko estalkia zulatu eta berritu da, eta tenpleteko izar-gangaren zati bat zaintzen zuen ataltze gorria errekuperatu. Karean belatutako pintura erabili da organikoa ez den pigmentu gorriarekin.

Gurutzadura baliabide mekaniko eta kimikoekin garbitu da, erliebeko zementuzko birjartzeak kendu dira, eta saneatutako bolumenak tonua emandako karezko morteroekin integratu. Gurutzadurako burdinezko tiranteak taninoekin pasibizatu dira. Gurutzadurako harmailak ere behe-presioko ur-zorrotadarekin garbitu dira, aldendutako piezak birjarri dira eta karezko morteroarekin junteatu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa