(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urrutiko Hizkuntzen Eskola Ofizialak ingeleseko B2aren lehen maila eskainiko du Iruña, Tutera eta Tafallan asteartea, 2014.eko abuztuak 26


Iribas kontseilariak hala eman du aditzera gaur goizean erakunde horrek Azkoienen ireki duen azpiegoitza berrian, eta 120 plaza izango dira That's English programan


Aurkezpen-ekitaldiko argazkia

Iribas kontseilaria Vidorreta alkatearen (erdian) eta Ventura zinegotziaren alboan. ( irudia handitu )

Nafarroako Urrutiko Hizkuntzen Eskola Ofizialak (EOIDNA) ingeleseko maila aurreratuko (B2.1) lehen urtea eskainiko du datorren ikasturtean, 2014-2015, Iruña, Tutera eta Tafallako instalazioetan. Ikasketa horiek hurrengo ikasturtean osatuko dira, 2015-2016, bigarren urtea abian jarriz (B2.2).

160 plaza eskainiko dira lau taldetan banatuta eta bakoitzak 40 ikasle hartuko ditu: bi talde Iruñean izango dira, beste bat Tuteran eta azkena Tafallan. Ikasturte honetan matrikulatzeko epea, That's English programaren barnean dagoena, irailaren 1ean hasi eta urriaren 1ean amaituko da. Gogoratu behar da ikasteko metodo honek urrutiko ikasketa (material didaktikoen eta online plataforma baten bidez) eta aurrez aurreko tutoretzak konbinatzen dituela.

Hala eman du ezagutzera gaur goizean Hezkuntzako kontseilari José Iribasek Azkoienen, udalerri horretako EOIDNAren egoitza berriaren aurkezpenean. Bertan ingelesa ikasteko 120 plaza eskainiko dira That's English programaren barnean.

Azkoiengo programa

120 plaza horietako batean matrikulatzeko epea irailaren 1ean hasiko da. Egun horretan informazio-hitzaldi bat izango da, 17:00etan, Azkoiengo kultur etxean, eta urriaren 1ean amaituko da.

Oinarrizko mailetan (A1 eta A2) nahiz ertainean (B1) 40 ikaslez osatutako hiru talde eskainiko dira. 16 urtetik gorakoentzako ikastaro hauek, erdiak aurrez aurrekoak izango dira; hala, material didaktikoen eta online plataforma baten bidez garatuko dira, eta astean aurrez aurre ordu bat emango da Azkoiengo kultur etxean.

Azkoiengo EOIDNAren azpiegoitza berriaren aurkezpenean zehar, udalerriko alkate Mª José Vidorretak eta Hezkuntzako zinegotzi Rocío Venturak ere parte hartu dute, eta bertan Iribas kontseilariak azpimarratu du hizkuntzen irakaskuntza Nafarroako hainbat puntutara hurbiltzeak zer garrantzi duen edozein herritarrek hori egiteko aukera izan dezan, non bizi den kontuan hartu gabe.

That’s English

Azkoienen eskaintzen diren 120 plazak, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak BBC eta TVEren laguntzarekin sustatutako That’s English hezkuntza-programaren barnean sartzen dira. Foru Komunitatean Hezkuntza Departamentuak kudeatzen du, Nafarroako Urrutiko Hizkuntzen Eskola Ofizialaren bidez, eta iazko ikasturtean Nafarroan ia 3.000 ikasle izan zituen.

Hasieran EOIDNAk Iruñean duen egoitza nagusian eskaintzen zen programa, Tutera, Lizarra, Corella, Doneztebe, Zangoza eta Tafallako egoitzetan ematen da orain, eta haiei Azkoiengoa gehitu zaie orain.

Ingeleseko oinarrizko mailako (A1 eta A2) eta ertaineko (B1) tituluak eskuratzeko aukera ematen duten programa ofiziala da. Horretarako, honako hauek ematen dira: material didaktikoak (hiztegiak eta gramatika-liburuak, koadernoak, CD audioa, CD-Rom elkarreragileak, ikastaroko gidak eta DVDn eskuragarri dauden telebista-saioak), e-learning plataforma baterako online sarbidea material osagarriarekin eta aurrez aurreko tutoretzak.

Azkoienen ere PAI programa dago ikastetxe publikoan 2013-2014 ikasturtetik aurrera, eta baita atal elebiduna ere Ribera del Arga BHIan 2009ko ikasturtetik. Institutu horrek ere ikasleak prestatzen ditu EOIDNArekin duen laguntza-programan ingelesez, frantsesez eta euskaraz. Datorren ikasturtean alemana ere izango da.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa