(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak zergen murrizketan oinarritutako erreforma fiskalaren proiektua onartu du ekonomia eta enplegua sortzeko

asteazkena, 2014.eko abuztuak 27


Proposamena kaltetutako zergei buruzko lau lege-proiektutan zehazten da, eta orain Parlamentura igorriko da han eztabaida dadin


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak ekonomia eta enplegua sortzeko landu duen erreforma fiskaleko proiektua onartu du gaurko bilkuran; proiektu horren bi zutabe nagusiak, alde batetik, nafar guztien Errentaren gaineko Zerga jaistea da, eta bestetik, Sozietateen Zergan % 20ko tasa bakar berri bat sortzea.

bulegoa

Zergadunari arreta emateko bulegoa.

Egindako simulazioek diote diru-bilketa txikiagoa izan dela 71 milioi euro inguruko zerga-jaitsiera izan delako, eta kopuru hori ekonomia-jarduera handiagoarekin konpentsatzea aurreikusten da.

Hala, Foru Komunitaterako sistema fiskal berri bat lantzeko eta diseinatzeko prozesuari amaiera ematen zaio, iragan irailean Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok egindako iragarpenarekin hasi zena, hau da, zerga-erreforma integrala egin behar zela ahalik eta adostasun handienarekin, Horretarako, Foru Gobernuak hilabete hauetan Nafarroako eragile ekonomiko eta sozial nagusien iradokizunak jaso ditu, bai eta herritarren beraien iradokizunak ere.

Ekainaren 25ean Foru Gobernuak erreformaren edukiaren berri izan zuen, eta eduki hori Nafarroako Parlamentuan ekarpenak jasotzeko dokumentu ireki moduan aurkeztu zen, nahiz eta ekarpen horiek egin ez. Bi hilabete igaro ondoren, gaur erabaki da dokumentu hori kaltetutako zergei dagozkien foru-legeen lau proiektutan gauzatzea.

Zehazki. proiektuetako batek Ondare Eskualdaketen eta Dokumentutako Egintza Juridikoen gaineko Zerga aldatzen du (128/1999 Foru Dekretu Legegilea, apirilaren 26koa), babesteko fundazio eta jardueren zerga-ordainketa (10/1996 Foru Legea, uztaiaren 2koa) eta kooperatiben araubide fiskala (9/1994 Foru Legea, ekainaren 21ekoa).

Bigarren lege-proiektu batek Sozietateen gaineko Zergari buruzko araudia aldatzen du (24/1996 Foru Legea, abenduaren 30ekoa), hirugarrenak PFEZaren zergan proposatutako aldaketak jasotzen ditu (4/2008 Foru Dekretu Legegilea, ekainaren 2koa) eta, laugarrena, Ondarearen gaineko Zergari dagokio (13/1992 Foru Legea, azaroaren 19koa).

Lau proiektuak Nafarroako Parlamentuari igorriko zaizkio orain, bertan eztabaida eta bozka daitezen urteko bigarren seihilekoan; horrenbestez, erreforma 2015ean indarrean sartu ahalko da.

Erreforma fiskal horrekin, Nafarroako Gobernuak Estatuko gainerako lekuetan baino baldintza okerragoetan ez izatea bilatzen du. Suspertze ekonomikoaren motorra izan dadin ere nahi da, beti ere hiru zutabetan oinarrituz: behar beste baliabide izatea, sistema publikoa finantzatu ahal izateko eta oinarrizko zerbitzuen kalitatea bermatzeko; sistemaren zuzentasuna; eta progresibitatea.

PFEZaren murrizketa orokorra: tarifa txikiagoa eta murrizketa handiagoak

PFEZari dagokionez, nafar guztiei murrizketa bat egitea proposatzen da, tarifa eta tasen progresibitateari eutsiz. Hala, Nafarroak, Estatu guztirako egindako proposamenak ez bezala, bere hamar bideei eusten die sistema progresiboago eta zuzenago bat bermatzeko. Tarifen murrizketari dagokionez, zerga osagarria osorik kentzen da lehen sei bideetarako, hau da, 53.407 eurorainoko errentetarako; kopuru horretatik aurrera, zerga % 50ean murriztuko da 2015ean eta, 2016an, gainerakoa kenduko da.

Tasen murrizketa orokorraz gain, pertsonen eta familien gutxienekoak handitzeari esker nafar guztiek zerga gutxiago ordaintzea ere proposatu da. Gutxieneko errenta horiek % 5 handituko dira orokorrean eta % 10 urritasunen bat dutenen kasuan. Hala, pertsonen gutxienekoa 3.885 euro izango da oro har subjektu pasibo bakoitzeko. Gutxieneko hori 945 euro handituko da 65 urtetik gorakoen kasuan eta 2.100 euro 75 urtetik gorakoenean. Urritasunen bat dutenen zenbatekoa 2.750 euro handituko da urritasuna % 33 eta % 65 artekoa bada, eta 9.900 euro urritasuna % 65 baino gehiagokoa bada.

Zerga-beherapen horri aurrezteari aplikatzen zaizkion tasenen murrizketa ere gehitu behar zaio. Gobernuaren proposamenaren bidez zerga osagarriak kendu nahi dira, errenta guztien egungo tasa murrizten duen eskala finkatzeko. Hortaz, gehienez 10.000 eurokoak diren aurrezki-errentak dituztenek % 19 ordainduko dute; 10.000,01 eta 18.000 euro arteko aurrezki-errentak dituztenek % 22 eta 18.000,01 euro baino gehiagoko errentak dituztenek % 24.

Beste berritasun batzuen artean, seme-alabak eta adinekoak zaintzeko pertsonak kontratatzeagatiko pizgarria gehitu da. Beraz, Gizarte Segurantzari ordaindutako kuotak desgrabatu ahal izateaz gain, kontratatutako pertsonen kotizazio-oinarriaren % 15 murriztea proposatu da. Neurri horren bidez, familiei laguntzeaz gain, Gobernuaren helburua sektoreko ezkutuko enpleguaren zati bat azaleratzea ere bada.

Gainera, bere egituran eta osaeran egungo moduluen sistemari eustea aurreikusten da, sektoreko elkarte profesionalek egindako eskaera partekatuz, bai eta etxebizitza erosi eta alokatzegatik dauden kenkariak ere eta kaleratzearen ondoriozko kalte-ordainagatik zergak ez ordaintzea.

Ondarearen gaineko zergari dagokionez, erreformak ingurunearekin parekatzea proposatzen du, 2 milioi eurotan deklaratzeko betebeharra igoz, gutxienez milioi bat euro salbuetsiz, eta horrek nafarrak gainerako Autonomia Erkidegoak baino baldintza okerragoetan ez izatea ekarriko du.

% 20ko tasa bakarra Sozietateen gaineko Zergan

Zerga-erreformak Sozietateen gaineko Zergaren plangintza berria proposatu du, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko. Zerga sinplifikatu eta berrantolatu egingo litzateke eta tasa nominal bakarra eskainiko luke: % 20, estatuko baxuena, eta enpresentzat lehiakortasuna hobetzeko eta enplegua sortzeko pizgarriak diren eta, azken finean, ekonomia indartzen laguntzen duten kenkariak mantenduko lirateke.

Hala, I+G+Bren ondoriozko kenkariari eusten zaio, inbertsioen erreserba bereziari, biomasaren instalazioena, aktibo finko material berrien kenkaria (enpresa berrietarako soilik eta haien lehen hiru urteetan) eta enplegua sortzeagatiko kenkaria. Azken horretarako, gainera, hura zabaltzea proposatzen da haren zenbatekoa % 13 eta % 33 artean hobetuz, kasuen arabera.

Erreformak % 10eko zerga-lurzorua proposatzen du oro har, nahiz eta arau horri salbuespenak egiten dizkion: I+G+Bn inbertsioak egiten dituzten enpresek zergak % 10etik behera ordaindu ahalko dituzte. Enplegu mugagabea sortzen duten enpresek, berriz, % 8an.

Kooperatiba, lan-sozietate, irabazi-asmorik gabeko erakunde eta araubide bereziko fundazioei % 20ko zergaren tasa orokorra ez zaie aplikatuko. Kooperatibek eta lan-sozietateek zergak % 17an ordainduko dituzte eta fundazioek % 10ean ordaindu ahalko dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa