(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Oinarrizko LH berria ikasturte honetatik aurrera eskaintzen hasiko da 13 titulazio berrirekin asteazkena, 2014.eko abuztuak 27


Nafarroako Gobernuak titulu berrien egitura eta curriculuman arautzen dituzten foru-dekretuak onartu ditu


Nafarroako Gobernuak hamahiru Foru Dekretu berri onartu ditu gaurko bilkuran, eta haietan Oinarrizko Lanbide Heziketako beste hainbeste Titulu berriren egitura eta curriculuma finkatzen dira. 2014-15 ikasturte honetan eskaintzen hasiko dira, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) amaitu ez duten 15-17 urte arteko gazteentzat da.

Onartutako tituluak honako hauek dira: Administrazio Zerbitzuak, Elektrizitatea eta Elektronika, Fabrikazioa eta Muntaketa, Sukaldaritza, Ibilgailuen Mantentze-lana, Nekazaritzako Lorezaintza eta Lore Konposaketak, Ile-apainketa eta Estetika, Merkataritza Zerbitzuak, Zurgintza eta Altzariak, Eraikinen Berritze eta Mantentze-lana, Arte Grafikoak, Elikadura Industriak eta Bulegoko Informatika. Aipagarria da Elikadura Industrien eta Arte Grafikoen tituluak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Nafarroak eskatuta sortu dituela, ondorengoak elkartuz: ekoizpen-sektore horietako eskaerak, prestakuntza-beharrak eta gure ikastetxeetako eskaintzaren aukerak.

Aldiz, hasiera batean sortzea pentsatu ziren beste bi titulazio –informatika eta basoko komunikazio nahiz aprobetxamenduak– azkenean ez dira ezarriko gai horiek beste titulazio batzuetan sartu baitira.

Iragan apirilean aurkeztutako hezkuntzako eskaintza berria, sare publikoko hamasei zentrotan eskainiko da, itundutako sareko bost zentrotan eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetako hirutan. Orain arte, 550 ikasle matrikulatu dira.

Bi urteko iraupena

LOMCEk araututako ikasketa horiek, eta bi urteko iraupena dutenak, DBH amaitu ez duten 15-17 urte arteko gazteentzat da. Talde horri kualifikazioko 1. mailako titulua lortzeko aukera ematea du xede alde batetik, Europako esparru guztiak aitortuz eta DBHren tituluaren lan-ondorioen baliokidea; bestetik, beharrezko gaitasunak bereganatzea bere prestakuntzarekin jarraitzeko gradu ertaineko prestakuntza-zikloetan, hala nahi badute.

Titulazio berriek pixkanaka Hasierako Kualifikazio Profesionaleko Programak (PCPI) izenekoak ordeztuko ditu; termino orokorra da hori, eta, funtsean, lau ikastaro-modalitateri buruz ari da, hainbat metodologia eta iraupenekin.

Orain hasten den ikasturterako eskaintza abian jartzeak Hezkuntza Departamentuak diseinu-lan garrantzitsua garatzera behartu du titulazio bakoitzaren egitura nahiz curriculuma ezartzeko asmoz; bi kontu horiek gaur onartutako foru-dekretu bakoitzean zehazten dira eta, aldi berean, antolaketa, kudeaketa eta ekipamendu aldetik ere ahalegin bat egitea eskatu du.

Tituluen garapen curricularrerako jorratutako gaietan irakasle adituen talde garrantzitsu batek parte hartu du, bai eta kanpoko irakasleena ere sektoretako bakoitzean. Gainera, profesionalek parte hartu dute irakaskuntza-ikasketako metodologia berrien garapenean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa