(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 6,3 milioi inbertitu du aurten zazpi ikastetxe eraikitzen eta zabaltzen osteguna, 2014.eko abuztuak 28


Barcina Lehendakariak datorren ikasturtean 273 ikasle hartuko dituen Iruñeko "Iñaki Ochoa de Olza" institutuaren bigarren fasea bisitatu du


Bisita

Iribas kontseilaria, José Lizarbe eta Barcina Lehendakaria Iñaki Ochoa de Olzaren koadro bati begira, institutuaren atondoan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 6,3 milioi euro inbertitu du aurten azpi ikastetxe sortzen, zabaltzen edo egokitzen. Bi ikastetxe Iruñean daude, eta gainerakoak, Cascante, Huarte, Noain, Azkoien eta Sunbillan.

Haietako bat, Iruñeko Ezkaba auzoan dagoen "Iñaki Ochoa de Olza" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutua, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak bisitatu du gaur goizean, eta Lehendakariarekin batera izan da bertan, Hezkuntzako kontseilari José Iribas ere. Bisitan Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusi Iñigo Huartek eta institutuko zuzendari José Lizarbek ere parte hartu dute.

Azken hilabeteotan, Odol-emaileen pasealekuko 17 eta 19. zenbakietan dagoen zentro honetan, bigarren faseko eraikuntza-obrak egin dira. 1,79 milioi euroko aurrekontua izan du Bigarren Hezkuntzako 15 ikasgela hartzeko, lau berariazkoak, laborategi bat, ikasgela-tailer bat eta departamentuetarako lau areto.


Ikuspegi orokorra

Iñaki Ochoa de Olza institutuaren ikuspegi orokorra. ( irudia handitu )

2013an egikaritutako lehen fase batean, Bigarren Hezkuntzako bederatzi ikasgela eraiki ziren, bi berariazkoak, laborategi bat, ikasgela-tailer bat, departamentuen lau areto, liburutegi bat, gimnasio bat aldagelekin eta pista estali bat. Guztira, Nafarroako Gobernuak 4 milioitik gora inbertitu du zentro hori eraikitzen, eraikitako 4.760metro koadroko azalera duen zentroak.

"Iñaki Ochoa de Olza" DBHI

"Iñaki Ochoa de Olza" DBHI, 2008an Annapurnan (Nepal) hildako mendizale iruindarra, 2013-2014 ikasturtean jarri zen funtzionamenduan inguruko eskolatze-beharrak jasandako igoera handiari erantzuteko, inguruan dauden institutuen ahalmena gainditzen duena (Eunate BHI eta Padre Moret BHI). Gaur egun, datorren ikasturteak 273 ikasle hartuko ditu, haietatik 202 D ereduan (DBH 1.tik 3. era) eta 71 A eta G ereduetan (DBHko 1.tik 2.era), eta 29 irakasle nahiz orientatzaile bat izango ditu. Doña Mayor eta Ezkaba ikastetxe publikoak institutu horri atxikita daude.

Ikasgela guztiak multimedia-proiektu batekin ekipatuta daude eta datorren ikasturtean institutuko bigarren fasearen heren bat erabiliko da; gainerakoa, zentroko ikasle-kopurua handitu ahala erabiliko da.

Ikastetxeko bigarren faseko 2.080 metro koadroko eraikuntza-obrak bost hilabatez egin dira eta iragan uztailean amaitu ziren. Proiektua Otxotorena Arquitectos, SL enpresak idatzi du; obraren egokitzapen eta zuzendaritzan Javier Barcos Berruezo eta Manuel Enríquez Jiménez aritu dira, eta eraikitzailea Acciona Infraestructuras, SA izan da.

Beste sei ikastetxeak

Iruñeko "Iñaki Ochoa de Olza" DBHIren bigarren faseaz gain, Nafarroako Gobernuak beste sei ikastetxe sortzeko, zabaltzeko edo egokitzeko obrak egin ditu aurten. Honako hauek dira:

Iruñeko Donibane BHIn espazioan egokitzeko obrak Biurdana BHIko eskolatze-beharren igoerari erantzuteko egin dira. 33.767 euroko aurrekontuarekin Batxilergoko sei ikasgela prestatu dira, hiru banaketa-gela, laborategi bat, informatika-gela bat eta arte plastiko nahiz musikarako beste bat. Datorren hilabetean amaituko diren obren proiektua eta zuzendaritzaz Sección de Obras arduratu da eta Construcciones Luciano Elcarte, SL izan da enpresa eraikitzaileak.

Ikastetxe publiko berri bat eraikitzea Cascanten Haur eta Lehen Hezkuntzako bi hezkuntza-ildoetarako, jantokiarekin eta pista estaliarekin. Maiatzean amaitutako obra honetan, Nafarroako Gobernuak 2,94 milioi euro inbertitu du. 3.575 metro koadrotan Haur Hezkuntzako sei ikasgela eraiki dira, Lehen Hezkuntzako hamabi, berariazko hiru, psikomotrizitaterako bat, liburutegi bat eta gimnasio bat aldagelarekin. Obraren proiektua eta zuzendaritza Lapetra Asociados Arq. eta Plan, S.L.Pren esku geratu da eta enpresa eraikitzailea Construcciones Luciano Elcarte, SL izan da.

Noaingo ikastetxe publikoa zabaltzeko bigarren fasea eraikitzeak (Haur Hezkuntzako sei ikasgela, psikomotrizitaterako bat eta eraikinaren inguratze osoa), 668.591 euroko inbertsioa ekarri du, eta ekainean amaitutako obrak Cornago Bonal, S.C enpresak proiektatu eta zuzendu eta Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras, SA enpresak egin ditu.

Huarteko "Virgen Blanca" ikastetxe publikoko zabaltze-obren lehen faseak 526.274 euroko aurrekontua izan du eta datozen egunotan amaituko dira. Haur Hezkuntzako lau ikasgela egin dira eta ikasle horientzako bi komun, bai eta eraikinaren inguratze osoa ere. Obraren proiektuaz eta zuzendaritzaz OM Arq., S.L.P enpresa arduratu da eta Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras, SA izan da enpresa eraikitzailea.

Azkoiengo Ribera del Arga BHIko praktiketarako finkan eraikuntza osagarria egiteko 282.433 euro inbertitu dira. Lau aldagela eta komun egiten ari dira ikasle eta irakasleentzat, biltegi bat eta eraikineko estalki praktikagarria landareen laborantzarako aukerarekin. Abenduan amaitzea espero den obrak Agustín del Pozo Yruegas-ek proiektatu eta zuzendu ditu eta CHIAL Construcciones, SL enpresak egin.

Azkenik, Sunbillako ikastetxe publikoan Haur Hezkuntzako bi ikasgela berritu eta egokitzeko 50.261 euroko aurrekontua behar izan dira, eta obrak hilabete honetan amaitu da. Obraren proiektu eta zuzendaritza Chocarro y Urmeneta, S.L.Pren ardura izan da eta Construcciones Gazmendi, SL enpresa eraikitzaileak egin du.


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa