(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendiko Kirol eta Eskaladako lehen mailarako berariazko sarbide-probak deitu dira ostirala, 2014.eko abuztuak 29


Irailaren 18an eta 19an egingo dira, eta izena emateko epea hilaren 1etik 5era zabalik izango da


Hezkuntza Departamentuak berariazko sarbide-probak deitu ditu Mendiko Kirol eta Eskaladako gradu ertaineko irakaskuntzen lehen-maila egiteko 2014/2015 ikasturtean zehar, zehazki. 60 plaza deitzen dira, gehienez ere. Izena Altsasuko "FP Sakana LH" LHIan eman ahalko da irailaren 1etik 5era. Azterketak irailaren 18an eta 19an egingo dira.

Lehen probaren helburua hautagaien egoera fisikoa baloratzea da; horretarako, 1.500 metroko desnibel absolutua duen ibilbide batean ariko dira hamar kilo baino gehiago pisatzen duen motxila batekin eta epaimahaiak erabakitako denbora batean. Hiru ibilbide ere gainditu beharko dituzte: lehena, belar-malda batetik egindako jaitsiera izango da; bigarrena, haitz-malda batetik jaitsi ondoren aldapan gora egingo dute, eta horiek guztiak epaimahaiak erabakitako gutxieneko denboran osatu beharko dituzte.

Mendiko Kirol eta Eskaladako zikloa iragan urtarrilean ezarri zen. Orain hasiko dena, beraz, bigarren edizioa da eta Sakanako zentroa da Foru Komunitatean ziklo hori ematen den leku bakarra.

Laster, Nafarroan eskaintzen diren gainerako kirol-irakaskuntzetarako izen-ematea zabalduko da, kirol-teknikariarena: Futbola, lehen maila (irailaren 22tik 30era); Hipikako Diziplinak, hasierako zikloa (urriaren 13tik 17ra); Erdi Mailako Mendia, bigarren maila (azaroaren 13tik 20ra); eta Iraupen Eskia, lehen maila (azaroaren 20tik 27ra).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa