(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

The Hilliard Ensemble laukote britainiarra Lizarran izango da astelehenean bere agur-biran


ostirala, 2014.eko abuztuak 29


45. Antzinako Musika Asteari hasiera emango dio, sei kontzertu eta jarduera osagarriak dituen zikloari


The Hilliard Ensemble

The Hilliard Ensemble-k polifonia ingelesa eta frantsesa eskainiko ditu astelehenean, hilak 1.

The Hilliard Ensemble laukote britainiarrak, ahots-ganberako munduko talde onenetako bat jotzen dena, Lizarrako Antzinako Musika Astearen 45. edizioa (SMAE) inauguratuko du datorren astelehenean, irailak 1 bere agur-biraren barnean sartzen den kontzertu batekin.

Ospe paregabearekin eta 40 urteko ibilbidearekin, The Hilliard Ensemble-k (bi tenorrek, kontratenor batek eta baritono batek osatzen dute laukotea) Erdi Aroko eta Errenazimentuko errepertorioa eskainiko du, polifonia ingelesa eta frantsesarena, bereziki. Emanaldia San Migelgo elizan hasiko da, 20:15etik aurrera. Haren interpretazioaren aurretik, Manuel Horno musikologoak egingo duen sarrera entzun ahal izango dute ikus-entzuleek.

Sarrerak honako helbide honen bidez bideratzen dira: www.culturanavarra.es, eta bertan zehazten dira SMAEko beste kontzertu batzuk eta baita jarduera osagarriak ere. Internet bidez erositako sarrerak (haien prezioa 2 eurotan igotzen da San Migel elizako leihatilan, kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik) 20 euro balio dute honako hauen kontzertuetarako: The Hilliard Ensemble, Les Talens Lyriques (irailak 5) eta La Risonanza eta Roberta Invernizzi (irailak 6); 18 euro Gli Incogniti eta Amandine Beyer (irailak 13) eta La Ritirata-ren kontzertuetarako; eta 10 euro Nafarroako Ganbera Abesbatzarenerako (astelehena, hilak 8).

Dantza-tailerra

Programaren barnean musika barrokoko tailer bat ere sartzen da, antzinako musikari buruzko eta Nafarroako Erdi Aroko hari-instrumentuei buruzko hitzaldiak, zinema-zikloa, musika- nahiz dantza-ikuskizunak, haurrentzako jarduera pedagogikoa eta baita turismo-eskaintza erakargarri bat ere.

Hala, hilaren 2tik, asteartea, 4a bitarte, osteguna, tailer bat emango da XVII-XVIII. mendeetako antzinako dantza-maisuengandik oinordetutako pausoak zein ziren jakiteko. Nafarroako unibertsitateen uda-ikastaroen barnean sartuta eta Peio Otano Eguaras irakasleak gidatuta, jende guztiarentzat zabalik dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa