(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Espainiako osasun-zerbitzu onenak dituen Autonomia Erkidegoa da beste urtebetez astelehena, 2014.eko irailak 1


Osasun Publikoaren Defentsarako Elkarteen Federazioak egindako txostenak 8,4 puntu ematen dio, 6,3 puntukoa den Estatuko batez bestekoa baino % 33 gehiago


mediku-kontsulta

Mediku-kontsulta baten irudia.

Nafarroa osasun-zerbitzu onenak dituen Espainiako Autonomia Erkidegoa da, beste urtebetez, Osasun Publikoaren Defentsarako Elkarteen Federazioak (FADSP) egindako XI. txostenaren arabera. Txosten hori bertako lehendakari Marciano Sánchez Bayle-k aurkeztu du gaur goizean, prentsaurrekoan.

 

Foru Komunitateak 98 puntutik 82 eskuratu ditu guztira (8,4 puntuko batez bestekoa); bigarren postuan, Aragoi dago, 75 punturekin eta, jarraian, EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa), 73rekin. Horrenbestez, Nafarroak autonomia erkidegoek lortutako batez besteko puntuazioa (6,3 ko batez bestekoa) baino % 33 gehiago erdietsi du, eta okerren sailkatutako Autonomia Erkidegoak ia bikoiztu; azken postu horietan, Kanariak (47 puntu) eta Valentziako Autonomia Erkidegoa daude.

Txostenak 26 parametro aztertzen ditu guztira, eta haiek bost eremu handitan egituratuta daude. Haietako lehenengoan, finantzaketa, baliabide eta funtzionamenduari buruzkoan, 2014ko biztanle bakoitzeko gastua neurtzen da, besteak beste, eta urte honetarako autonomia erkidegoek onartutako Aurrekontuetan oinarrituz kalkulatzen da; biztanle bakoitzeko zenbat ohe, ebakuntza-gela, eta profesional dauden ere neurtzen da, edo Lehen Mailako Arretako medikuei eta Erizainei atxikitako biztanle-kopurua.

Txostenaren arabera, Nafarroa lehen Autonomia Erkidegoa biztanleko arreta espezializatuko mediku-kopuruan (1.000 biztanleko 2,35) eta baita Arreta Espezializatuan erizain gehien dituen komunitatea ere (mila biztanleko 4,47). Arreta emateko garaian, hirugarren postura igo da gainera, eta hirugarren autonomia erkidegoa da berriz ere honako honetan: lehen mailako arretako mediku batek pazientea 24 ordu baino gutxiagoan hartzeko hitzordu gehien ematen duena.

Nafarroaren hornidura publikoak ere azpimarratu behar dira: lehen postuan dago ohe-kopuruari dagokionez 1.000 biztanleko (3,82 ohe), eta postu berean ageri da ebakuntza-geletan ere (11,24 ebakuntza-gela 1.000 biztanleko).

Farmaziako Politikaren esparruan honako hauek aztertzen dira: gastu guztia, aurreko urtearekin alderatuz zer hazkunde izan den eta sendagai generikoetan farmaziako gastuaren portzentajea zein izan den.

Herritarrek egindako balorazioa da txosten honek aztertzen duen hirugarren esparrua, eta bertan neurtzen dira: asebetetze-maila; osasun-sistema ondo edo ondo samar funtzionatzen duela irizten duten pertsonen portzentajea; Lehen Mailako Arretako kontsultaren funtzionamendua ona edo oso ona irizten dutenen balorazio orokorra; espezialitateetako kanpo-kontsultak, larrialdia edo ospitaleratzea; lehen mailako arretan hobekuntza bat izan dela uste duten herritarren portzentajea; espezialisten kontsulta eta ospitaleko asistentzia; edo asistentzia publikoa nahiago dutenen batez bestekoa. Eta atal honetan, bi Autonomia Erkidegoetan, Nafarroa eta Aragoiko pazienteek osasunarekin asebetetze-maila handiena azaltzen dute, 1etik 10era, 7,27 eta 7,29ko puntuazioarekin, hurrenez hurren

Itxarote-zerrendari dagokionez, txostenak espezialistaren hitzordua 15 egun baino lehen jasotako herritarren portzentajea jasotzen du eta baita lehen mailako arreta 24 ordutan jasotzen dutela, bai eta itxarote-zerrendak hobetu egiten direla diotenen portzentajea ere. Azkenik, kudeaketa pribatuko formulak jasotzea aztertzen da, baita zerbitzu jakin batzuen pribatizazioa ere, edo osasun-profesionalek erabateko ardura duten edo ez.

Nafarroa, lehen postuan lau aldiz azken bost urteetan

Nafarroa, duela bost urtetik jadanik, goiko postuetan finkatuta dago; hala, bost urte horietatik lautan lehen postuan izan da eta beste urtean, bigarren.

Osasun Publikoaren Defentsarako Elkarteen Federazioak 2004. urtetik egiten ditu autonomia erkidegoen Osasun Egoerari buruzko txostenak. Urtero egiten du eta gaur goizean zabaldutakoa hamaikagarrena izan da.

Datu horiek Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak egindako osasun-barometroarekin bat datoz. Barometro horren arabera, Nafarroak 7,27 puntuko batez bestekoa zuen, iaz baino bi hamarren gehiago eta Espainiako batez bestekoa baino ia puntu bat gehiago, lau hamarren jaitsi dena (6,41 da orain).

Osasun kontseilari Marta Vera pozik agertu da emaitza horiekin, eta "beste urtebetez, Nafarroa Espainiako osasun publikoaren lehen postuan jartzen dute; horrek esan nahi du gure osasun-zerbitzua onena izaten jarraitzen duela munduko onenetako bat jotzen den sistema baten barnean". Verak aipatu du, gainera, "albiste bikaina eta aitorpen bat dela Osasunbideko profesional guztientzat; ahalegin handia egiten ari dira asistentzia-maila hobe dadin, eta horren barnean prestazio berriak ere sartzen dira Autonomia Erkidego guztientzat oso kritikoak diren une hauetan, bizitzen ari garen krisi-egoeragatik". Aipatu du, halaber, "pizgarri bat dela egunetik egunera hobetzeko gogo berberarekin lan egiten jarraitzeko , arazoei aurre egiteko , pazienteari osasun-zerbitzu onena eman ahal izateko, eta, hala, sistemaren iraunkortasuna nahiz kalitatea etorkizuneko belaunaldiei bermatuko zaie".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa