(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñean eta Berriozarren babestutako 292 etxebizitzaren esleipenerako izena emateko epea zabaldu da astelehena, 2014.eko irailak 1


Nafarroako Gobernuko etxebizitza-erroldan jadanik izena emandako pertsonek parte hartu ahalko dute irailaren 16a bitarte


etxebizitza

Esleitu behar den sustapen baten berregitea. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak irailaren 16ra arte zabaldu du babestutako 292 etxebizitzetako baten esleipenerako izena emateko epea (egun hori barne). Etxebizitza horiek Navarra de Suelo y Vivienda (NASUVINSA) enpresa publikoak hilabete honetan, eskatzaile-errolda bidez, esleitzea aurreikusten duen lau sustapenetan banatuta daude (hiru Lezkairun eta bestea Artiberri II-an).

Esleipen-prozesu horren barneko etxebizitza guztiak babes ofizialekoak dira, jabetzako eta kooperatiba-jabetzako araubidean, eta Iruñeko Soto Lezkairun (268 etxebizitza) eta Berriozarreko Artiberri II-an (24 etxebizitza) daude

Lezkairuko 268 etxebizitzak hiru sustapenetan banatzen dira: etxebizitza horietatik 120 –jabetzako araubidean– NASUVINSAK sustatzen ditu, 111 –kooperatiba-jabetzako araubidean– Habitat Lezkairu, SC enpresak eta 37 etxebizitza –kooperatiba-jabetzako araubidean– Lezkairu de Vitra Parque del Arga, SCL enpresak sustatzen ditu.

Lezkairuko 3 sustapenak batzen dituen 268 etxebizitza horietatik, 225ek hiru logela ditu, 35ek bi eta 8k lau logela ditu.

Abaigar Promociones SL enpresak sustatutako Artiberri II-ko (Berriozar) 24 etxebizitzei dagokienez, haiek guztiek hiru logela dituzte.

Ondorengo estekan sustapen bakoitzeko etxebizitza bakoitzaren ezaugarriak xehetasun handiagoarekin kontsulta daitezke:
http://www.navarra.es/home_es/Temas/Vivienda/Ciudadanos/Censo+de+vivienda/Promociones+en+vigor/

Etxebizitza horien hasierako esleipenaren behin-behineko zerrenda datorren irailaren 18an jakingo dela aurreikusten da, eskatzaileek adierazitako baremo eta lehentasunen ondoriozko zerrenda. Data horretan bertan alegazioak egiteko 10 eguneko epea zabalduko da, eta ondoren behin betiko zerrenda onartuko.

Une horretatik aurrera, esleipendunak babestutako etxebizitza onartu beharko du eskatutako dokumentazioaren entregatuta edo, bestela, errefusatu, etxebizitza horri uko eginez.

Etxebizitza baten esleipenerako izena nola eman

Etxebizitzetako baten esleipenerako izena eman nahi dutenek, hori gaurko eguna baino lehen eskatzaileen erroldan eginda izan beharko dute, eta ondorengo webgunearen estekan sartu irailaren 16a baino lehen, eskaera egiteko: https://administracionelectronica.navarra.es/censovivienda/Inicio.aspx. Horretarako, ziurtagiri digitala izan beharko dute eta, halakorik izan ezean, NANa eta Ogasunak emandako PIN pertsonala erabiliz sartu ahalko dira.

Izena emateko prozesuan arazorik sortzen bada, eskatzaileak mezu elektroniko bat bidaliko du NASUVINSAra (censo@nasuvinsa.es- helbidera edo bertako bulegoetara joanez) –aldez aurretik 012 hitzordua eskatuta– aurrez aurreko eskaera egiteko.

Gogoratu behar da babestutako etxebizitza-eskatzaileen Errolda bakarraren sistemarekin (Nafarroako Gobernuak 2011. urtean jarri zuen), eskatzaileek behin baino ez dutela izena emango Foru Komunitatean eskainitako babestutako etxebizitzen sustapen guztietan parte hartzeko; haien esleipen-prozesuak hiru hilean behin hasten dira honako data hauetan: martxoak 1, ekainak 1, irailak 1 eta abenduak 1.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa