(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lurraldearen Antolamendu Batzordeak Iratiko bide berdea UGPS izendatzeko aldeko txostena egin du

asteartea, 2014.eko irailak 2


Arakil ibarraren LOEErako aurretiazko kontzertu-proposamena ere onartu du, 300 etxebizitza aurreikusten dituena


Lurraldearen Antolamendu Batzordeak (LAB) Iratiko bide berdea (Egues-Zangoza ibarraren zatian) Udalaz Gaineko Eragina duen Plan Sektorial moduan izapidetzearen aldeko txostenaren berri eman du gaur goizeko bilkuran; horrekin batera, Arakil ibarraren Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredurako (LOEE) aurretiazko kontzertu-proposamena onartu du. Bilkuraren buru Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluqui izan da.

"Iratiko Bide Berdea" proiektuaren helburua, aldeko txosten honen ondoren UGPS izendatuko dena hurrengo Gobernu Bilkuran, Iratiko antzinako trenbidearen ibilbidea berreskuratzea da bide berde eta bizikletazaleentzako ibilbide bihur dadin, Ustarrotz (Eguesibar) eta Zangoza udalerrien arteko zatian. Zangoza, Ledea, Irunberri, Urraulbeiti, Longida, Agoitz, Lizoain, Urrotz eta Eguesko udalek sustatutako proiektuak 49,35 kilometroko ibilbidea aurreikusten du, guztira. Bide hau Iruñerriko Ibai Parkeko UGPSarekin lotzen da, eta haren zabaltzea ekainean aurkeztu da bi bideak lotu eta haiei jarraipena emateko asmoz.

Arakil ibarraren LOEEri dagokionez, udalak proposatzen du, alde batetik, bizitzeko gune tradizionalak finkatzea, eta bestetik, egitura txikiekin hazten joatea eta, azken horiei esker, hiri-bilbea hobetu eta osatu ahalko da, 300 etxebizitza eraikitzeko aurreikuspenarekin. Industriaguneei dagokienez, erabilera horretako esparru gisa Hiriberrin jadanik badagoena ezartzea proposatzen da, bai eta aukerazko eremu bat ere Etxarren-Ekai inguruan, ibarrak bertako jarduera ekonomikoa areagotzeko zer behar duen azpimarratuz

Iratiko antzinako trenbidearen ibilbidea

Iratiko trenbidearen jatorria (Iruña-Agoitz-Zangoza) "El Irati" elkartean dago; 1906an osatu zen Iratiko basoaren aberastasuna ustiatzeko eta egurra Agoitzetik Iruñera garraiatzeko asmoz. Ondoren, hasierako proiektua bigarren adar batera zabaldu zen, Irunberritik Zangozaraino, eta, hala, inguru horretako komunikabideak hobetu ziren.

Espainiako bidaiarien lehen tren elektrikoa izan zuen trenbide hori 1911ko apirilaren 23an abian jarri zen, eta 44 urtez funtzionatzen izan ondoren, 1955eko abenduaren 31n azken zerbitzua bete zuen.

Hasierako zatian, ibilbideak ondorengo udalerriak zeharkatzen ditu: Eguesibar, Lizoain, Urrotz, Longida, Agoitz eta Urraulbeiti, eta NA-150 Iruña-Agoitz-Irunberri errepidearekin paraleloan zihoan. Azken udalerri hori eta Pirinioetako Autobia (A-21) zeharkatu ondoren, bidea NA-127 errepidearekin paraleloan doa (Zangoza-Sos del Rey Católico), Zangozako iparraldean amaitu arte, Aragon ibaiaren beste aldean, Santiago bidearen alboan. Longidan, ibilbidea banatu egiten da eta beste adar bat sortzen; adar hori NA-2356 errepidearen eta Irati ibaiaren artean doa, eta Agoitzen amaitzen da.

Ibilbidea Europar Batasuneko Eurovelo Proiektuaren barnean dago, eta kontinentea zeharkatzen duten bizikleta-ibilbide handien Europan zeharreko sarea sortzea du xede.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa