(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

545 langabe gutxiago izan da abuztuan Nafarroan, eta orain 46.202 dira lanik gabe dauden pertsonak asteartea, 2014.eko irailak 2


Beherako joerari eusten zaio; uztailean baino % 1,17 gutxiago izan da eta duela urtebeteko datuarekin alderatuz, % 9 gutxiago


lana

Langile baten irudia.

Abuztuaren amaieran 46.202 langabe erregistratu ziren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Enplegu Agentzietan (NEZ), hau da, 545 pertsona gutxiago (-% 1,17) aurreko hilarekin alderatuz; orduan, 46.747 lagun zeuden lanik gabe. 2013ko abuztuarekin alderatuz, 4.523 langabe gutxiago dago, -% 8,92 balio erlatiboetan neurtuta.

Kontratazioan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NEZ) 22.567 kontratazio egin dira lantokia Nafarroan duten tokietan, hau da, uztailarekin alderatuz, 7.244 kontratu gutxiago.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Gerente Mª Isabel García Malo-k nabarmendu duenez, "urte arteko terminoetan langabeziak behera egiten duen hamaikagarren hilabetea da jarraian, % 9 inguruko jaitsierarekin". Gainera, aipatu du otsailetik ere hileroko langabeziak behera egin duela; hala, Nafarroa portzentajeari begiratuta, gehien jaitsi den Autonomia Erkidegoetako bat da Espainia guztiarekin alderatuz; Espainian, langabezia igo egin da. García Malo-k gogoratu du "hobekuntza txiki hau" izan arren, datuak ez direla onak eta, beraz, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko neurrien alde egiten jarraitu behar dela.

Jarraian, abuztuan izandako bilakaeraren parametro nagusiak zehazten dira.

Enplegu-agentziei dagokienez, behera egin du Lodosa (-% 7,79), Tutera (-% 4,18), Tafalla (-% 3,51), Lizarra (-% 1,29) eta Arrotxapean (-% 0,56). Igo egin da, Altsasu (% 6,15), Agoitz (% 0,81), Doneztebe (% 0,26), II Ensantxe (% 0,21) eta Yamaguchi-n (% 0,20).

Jarduera ekonomikoari dagokionez, azpimarratu beharra dago langabezia jaitsi egin dela nekazaritzan (-198 pertsona), elikaduraren industrian (-197 pertsona), eraikinen eraikuntzan (-91 pertsona), lorezaintzako eraikin eta jardueretarako zerbitzuetan (-57 pertsona). Langabeziak apur bat gora egin du metalurgia eta burdinezko produktuak fabrikatzeko multzoetan (42 pertsona), motordun ibilgailuen fabrikazioan (34 pertsona) eta enpleguari lotutako jardueretan (32 pertsona).

Sexuari dagokionez, 24.973 emakume daude lanik gabe, -% 0,66 jaitsi da; gizonezkoetan, 21.229 langabe daude, -%1,75 jaitsi da, aurreko hilabetearekin alderatuz.

Adin-taldeei dagokienez, langabeziak -% 0,4 egin du behera 25 urtetik beherakoen artean (4.329 langabe dira orain), eta 25 urtetik gorakoen artean, berriz, -% 1,24 jaitsi da (41.873 dira orain).

Kontratazioa

2014ko abuztuan 22.567 kontratu erregistratu dira Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, hau da, 7.244 gutxiago aurreko hilabetearekin alderatuz. Erregistratutako 22.567 kontratuetatik, 920 mugagabeak izan dira, erregistratutako kontratua guztien % 4,08.

Sexuaren arabera, 10.866 gizonek (uztailean baino 4.438 gutxiagok) eta 11.701 emakumek (uztailean baino 2.806 gutxiagok) kontratu bat sinatu zuten. Adin-taldeen arabera, kontratazioa honako era honetan banatu da: 4.196 kontratu 25 urtetik beherakoen artean (iragan hilabetean baino 1.994 gutxiago), 13.184 kontratu 25 eta 44 urte artekoen artean (uztailean baino 3.922 gutxiago) eta 5.187, 45 urtetik gorakoen artean (1.328 kontratazio gutxiago).

Jarduera-sektoreen arabera, 14.225 Zerbitzuen sektorean (uztailean baino 5.696 gutxiago), 6.497 Industrian (uztailean baino 1.526 gutxiago), 957 Nekazaritzan (uztailean baino 53 gutxiago) eta 888 Eraikuntzan (uztailean baino 31 gehiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa