(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak behar ekonomiko larria eta Pirinio aldeko ikasleentzako bekak areagotuko ditu asteazkena, 2014.eko irailak 3


Irailean zehar argitaratuko den 2014-15 ikasturterako deialdiak 3.629.104 euroko aurrekontua du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak behar ekonomiko larria duten ikasleentzako beken zenbatekoa % 7 handituko du 2014-2015 ikasturte honetan; Pirinio aldean bizi diren ikasleek, berriz, % 10eko igoera izango dute garraiorako laguntzetan.

ikasleak

Bekak derrigorrezko ikasketaren ondokoetarako eta unibertsitate-ikasketetarako dira.

Nafarroako Gobernuak behar ekonomiko larria duten ikasleentzako beken zenbatekoa % 7 handituko du 2014-2015 ikasturte honetan; Pirinio aldean bizi diren ikasleek, berriz, % 10eko igoera izango dute garraiorako laguntzetan.

Foru Gobernuak 3.629.104 euroko gastua onartu du gaurko bilkuran beken deialdi orokorrerako, eta deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da irailean zehar.

Deialdia unibertsitatekoak ez diren derrigorrezko ikasketa ondokoak egiten dituzten ikasleei egiten zaie. Batxilergoko ikasleak eta gradu ertain eta goi-mailako prestakuntza-zikloetako ikasleak dira gehienbat, bai eta ikasketa artistiko, graduko eta masterreko ikasketak egiten dituzten ikasleak ere. Gainera, ikasturte honetan estreinakoz eskaintzen den Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak sartu dira.

Laguntza hauek jantoki, matrikula, egoitza eta aparteko beste gastu batzuk ordaintzeko dira, eta Hezkuntza Ministerioak ematen dituenekin osagarriak.

Jadanik aipatu denez, deialdian jasotzen dira, zenbatekoen aldaketak, errentaren atalasea eta aparteko laguntza jasotzeko baldintzak, behar ekonomiko larrian dauden familientzat, adierazi den moduan. Haren helburua da, egoera honek ikaslea bere ikasketekin jarraitzea ez diezaiola eragotzi. Horretarako, laguntza %7an handitzen da; jasotzeko eskubidea ematen duen biztanle bakoitzeko errenta-maila % 26 igotzen da; Gizarteratzeko Errentaren talde hartzaileak jasotzen dira; eta langabezia jarraitzeko baldintza murrizten da.

Beste berrikuntzetako bat da, Pirinio aldeko ikasleen garraiorako laguntza % 10 igo dela (Erronkaribar, Salazar, Aezkoa eta Erro, eta Luzaide, Auritz eta Orreagako udalerriak); udalerri horiek ahalmen handiko bideetatik urrun daude.

Gainditutako kredituen portzentajea % 40 murriztu da

Gainera, erabili beharreko errenta-tarteak berreskuratzen dira beka edo laguntzen kontzeptuen zenbatekoa kalkulatzeko, eta kenkariak % 5 igotzen dira kontuan hartzen den familiako errentaren kalkuluan familia ugariek jaso beharreko zenbatekoa zehazteko, maila orokorrekoa nahiz berezikoetakoak.

Zientzietan eta irakaskuntza teknikoetan gainditutako kreditu-portzentajearen baldintza akademikoa ere murrizten da; hala, kredituen % 50etik %40era pasatzen da, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak bere deialdian ezarritakoarekin bat etorriz.

Azkenik. Arartekoak egindako bi gomendio jasotzen dira. Alde batetik, beken onuradun izateko adin nagusiko ikasleak baztertzen zituen klausula kendu da, baldin eta haren familia-unitateko gainerako kideak Nafarroako Ogasunarekin zorretan bazeuden. Bestetik, Ondarearen gaineko zergaren baldintzetan ondorengoa aldatzen da: "ohiko bizilekua" terminoaren ordez "etxebizitza baten titulartasuna" jasotzen da, irizpide hori malgutuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa