(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irailaren 11n amaitzen da langabeentzako euskara-ikastaroetan izena emateko epea osteguna, 2014.eko irailak 4


Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bidez, antolatzen ditu eta matrikula doan da


Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bidez, Langabeentzako euskara-ikastaroen eskaintzaren berri eman du. 2014/15 ikasturtean zehar hiru prestakuntza-aldi izango dira. Lehen aldi horretarako izena emateko epea irailaren 11n amaituko da, eta matrikula doan izango da. Gainerako aldietarako izena emateko datak geroago argitaratuko dira.

Lehen aldi honetan eskainitako ikastaroak estentsiboak izango dira. A1.1 mailan, ikastaroa irailaren 15etik abenduaren 19ra izango da, astelehenetik ostegunera, bi ordutegirekin: 09:30etik 11:30era, eta 17:00etatik 19:00etara. A1 mailan, ikastaroa irailaren 15ean hasi eta ekainaren 3an amaituko da, 09:00etatik 12:00etara, astearte eta ostegunetan.

Ikastaro horietan parte hartzeko baldintza izena emateko datan langabezia-txartela eguneratuta aurkeztea da. Matrikulak Euskarabideko egoitzetan egin daitezke: Bartolomé de Carranza kalea, 5, Iruña, 09:00etatik 11:00etara, eta Biurdana kalea, 1, 1. solairua, Iruña, 08:00etatik 14:00etara. Posta elektronikoz ere egin daiteke.

Informazio gehiagorako, www.euskarabidea.es webgunean sartu edo euskarabidea@euskarabidea.es, helbide elektronikora idatzi daiteke, eta baita ondorengo telefono-zenbakira deitu ere:848426054.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa