(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako beste zortzi udalerrik dute dagoeneko uholdeen aurkako larrialdi-planak

osteguna, 2014.eko irailak 4


Artaxoa, Burlata, Kaseda, Zirauki, Huarte, Mañeru, Zangoza eta Deierri dira, eta haien proiektuak gaur Morrás kontseilaria buru izan duen Nafarroako Babes Zibileko Batzordeak homologatu ditu


Bilkurako irudia

Morrás kontseilaria, erdian, Nafarroako Babes Zibileko Batzordeak egindako bilkuraren buru. ( irudia handitu )

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria izan da gaur goizean Nafarroako Jauregian Babes Zibileko Batzordeak egindako bilkuraren buru. Bertan Nafarroako zortzi toki-erakundek egindako uholde-arriskuaren aurkako jarduera-planak homologatu dira; hala, Foru Gobernuko uholdeen aurkako planean aurreikusitakoaren barnean sartzen erabat erabaki da.

Zehazki, Artaxoa, Burlata, Kaseda, Zirauki, Huarte, Mañeru, Zangoza eta Deierriko udalak dira, eta bertako udal-arduradunak izan dira bilkuran. Plan horiek aurrez honako udal hauek jadanik idatzitakoei gehitzen zaizkie: Iruña, Tutera, Agoitz, Barillas, Monteagudo, Urraulbeiti eta Tulebras.

Nafarroako Babes Zibileko Batzordeak, arlo horretan Foru Komunitateko herri-administrazioen koordinazio eta laguntzeko kide anitzeko organo dena, basoko suteetarako plan bereziaren aldaketa zehatz bat ere onartu du gaurko bilkuran. Aldaketa hori, alde batetik, Gobernu zentralak finkatutako terminologia hartzera mugatzen da, eta bestetik, Estatuko baliabideak erabiltzeko aukerara orain arte jasotakoen aldean larrialdi-maila txikiagoetan.

Uholdeen aurkako udal-planak

Uholde-arriskuaren aurkako udal-jarduera planak, toki-mailan era honetako balizko larrialdien aurrean informazio, alerta eta jardueraren gailu iraunkor eta eguneratua ezartzen duten tresnak dira. Biztanleak babeste dute xede eta, ahal den neurrian, funtsezko ondasun nahiz zerbitzuetan gerta daitezkeen kalteak saihestu edo murriztea udalerrian erabilgarri dauden baliabideekin.

Beste eduki batzuen artean, plan horiek honako hauek jasotzen dituzte: antolaketako gutxieneko egitura bat, uholde baten aurkako jarduera-prozedurak, elementu ahulenen eta udalerriko guneen katalogo bat haiek duten arriskuaren arabera, eta tokiko baliabideen zerrenda eguneratua larrialdi-kasu batean erabili ahal izateko.

Toki-erakundearen SOS Navarraren arteko alerta- eta komunikazio-prozedurak ere jasotzen dira, eta biztanleek arrisku-puntuetatik urruntzeko erabili beharreko bideak finkatzen, bai eta aurreikusitako bilkura-puntuak edo aterpetxeak ere.

Planak udalek beraiek lantzen dituzte Nafarroako Larrialdi Agentziaren laguntzarekin. Beren udalbatzek onartzen dituztenean, Babes Zibileko batzordeak homologatzen ditu Nafarroako Gobernuko uholdeen Plan bereziarekin erabat integratzen direla egiaztatzeko.

Nafarroako Babes Zibileko Batzordea

Nafarroako Babes Zibileko Batzordeak Foru Gobernuko, Gobernuko Ordezkaritzako eta toki-erakundeetako ordezkariak batzen ditu beren jarduerak arlo honetan koordinatzeko eta lege-proiektuen edo babes zibileko planen berri emateko, beste eginkizun batzuen artean.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari du buru eta, Nafarroako Gobernuaren aldetik, bertako kide dira ondorengo zuzendari nagusiak: Barneko zuzendari nagusia; Industriakoa, Energia eta Berrikuntzakoa, Ingurumena eta Urarena; Toki Administraziokoa; Osasunekoa; Herri Lanetakoa; Lurralde Antolamendu, Mugikortasun eta Etxebizitzakoa; bai eta Nafarroako Larrialdi Agentziako zuzendari gerentea eta Foruzaingoko burua ere.

Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkariak, organo honetan, Babes Zibileko Unitateko buruak eta Polizia eta Guardia Zibilaren arduradunek izango dira. Bestalde, toki-erakundeek parte hartzen dute Iruñeko Udalaren bitartez eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak izendatutako bi pertsonen bitartez.

Gainera, gaurko, osteguneko bilkuran, Artaxoa, Burlata, Kaseda, Zirauki, Huarte, Mañeru, Zangoza eta Deierriko uholde-arriskuaren aurkako jarduera-planak aztertzen zirenez, udalerri horietako toki-ordezkariek ere parte hartu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa