(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Yolanda Barcinak iragarri du Gobernua lan egiten ari dela NUPi behar adina finantzaketa egonkorra bermatzeko

ostirala, 2014.eko irailak 5


Hala adierazi du Lehendakariak unibertsitate horretako 2014-2015 ikasturteko irekiera-ekitaldian


Barcina Lehendakariaren agerraldia.

Barcina Lehendakaria, bere agerraldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok gaur, ostirala, iragarri du Foru Gobernua helburuen araberako urte anitzeko finantzaketa-plan baten garapenean lanean ari dela, unibertsitateari "behar adinako zuzkidura ekonomiko egonkorra" bermatzeko. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 2014-2015 ikasturtearen irekiera-ekitaldian esan du hori.

Lehendakariak bere agerraldian esan duenez, duela lau urte unibertsitateari "errealitateak Nafarroako gizarteari ezarri zion herstura partekatzen ahalegintzeko" eskatu bazion, "gaur ikuspegi berri bati hasiera ematen diogu, eta ikuspegi horrek orain arte planteatu ezin zitezkeen helburu batzuk bilatzeko aukerak emango dizkigu".

Nolanahi ere, azaldu du beste finantzaketa-iturri batzuk bilatzea "erronka bat izan behar dela" unibertsitaterako. Alde horretatik, itxaropentsu agertu da indarrean jarritako lege-mailako berrikuntzekin (Mezenasgoaren Lege berria, esaterako) "kanpoko baliabideak erakartzea sustatuko dutelako". Gaur egun, NUPen diru-sarreren % 80 finantzaketa publikotik dator.

Prezio publiko "aldaezinak"

Bestalde, Lehendakariak ikasle nafar guztientzako aukera-berdintasunaren printzipioa babestu du. Puntu horretan, hori lortzeko Foru Gobernuak sustatutako hainbat neurri zerrendatu ditu, adibidez: dibertsitateari emandako arreta, PAI programa eta ingelesaren irakaskuntza Nafarroako beste 30 ikastetxeetara zabaltzea eta "jarrera propio eta sozial bat" bekak emateko orduan.

Atal honetan, NUPerako prezio publikoak ikasturte honetarako "ez direla aldatu" nabarmendu du eta, gainera, behar handieneko ikasleentzako laguntzak handitzen direla.

Lehendakariak jarrera hori ondorengo ideia honekin justifikatu du: hezkuntza "Nafarroako proiekzio ekonomiko eta soziala oinarritu daitekeen aurrerapen, bizikidetza eta etorkizunerako baliabide onena da". "Funtsezko arrazoi horrengatik nire Gobernuak itzulerarik gabeko apustu bat eginda dauka hezkuntza-kalitate, zuzentasun eta aukera-berdintasunaren alde", aipatu du.

NUP, gizartearen zerbitzura

Bestalde, Yolanda Barcinak esan du "unibertsitateak ezagutza sortu, zaindu eta transmititu egin behar duela. Orain inoiz baino gehiago, aldatzen ari den gizarte baten kontzientzia kritikoa izan behar du, argituz, informazio-sortzaile izanik".

Gogorarazi behar da NUPen mila ikertzaile baino gehiago ari direla lanean gaur egun; ehun ikerketa-taldetan baino gehiagotan banatuta daude, ingurune sozio-ekonomikoari ezagutza berriak sorrarazten dizkiote eta, horrek, Yolanda Barcinaren aburuz, unibertsitatea erakunde "aipagarri" bihurtu du gizarte-zientzien, osasunaren eta ingeniaritzen alorretan.

Ikasturtearen hasiera

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasturtea irailaren 8an hasiko da Graduko titulazioetako ikasleentzat.

Aurrez, ostiral honetan, ikasturtea hasteko ekitaldi instituzionala egin da; bertan, Barcina Lehendakariaz gain, unibertsitateko errektore Julio Lafuente, Nafarroako agintari nagusiak eta unibertsitateko komunitateko kideak izan dira.

Inaugurazioko saioa Finantza Ekonomia eta Kontabilitateko katedradun Rafael Santamaría-k eman du, eta mailegu-eragiketetan dauden interes-tasei buruz hitz egin du.

Gainera, irakaskuntzako eta ikerketako langile berriak beren karguez jabetu dira eta honako hauek omendu dituzte: erretiroa hartutako langileak, erakundearen zerbitzura 25 urte betetakoak eta azken urtean hildakoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa