(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landetxeen sektorea % 22 igo da urteko lehen erdian ostirala, 2014.eko irailak 5


Zailtasun handiko urteak igaro dituen sektoreak, igoera aipagarria izan du nazioarteko turisten aldetik


Landetxea.

Estatistikako Institutu Nazionalaren 2014ko urtarriletik uztailera bitarteko datuen arabera, Nafarroan landetxeen sektorea errekuperatzen hasi da; bezeroaren kopurua % 22 igo da, eta nazioarteko turisten igoera nabarmena izan da bereziki.

Hala, erregistratutako 770 establezimenduetan 52.550 pertsonak hartu dute ostatu, hau da, Komunitatera iriste diren bidaiari guztien % 9-10. Haietatik, 10.428, (ia % 20) atzerriko herrialdeetatik etorri dira.

Estatuko merkatuari begiratuz, EAE eta Nafarroako turistek bezeroen % 55 osatzen dute. Nolanahi ere, 2014an bezero nafarren kopuruak behera egin du, eta datu hori turista katalanen errekuperazioarekin konpentsatu da. Madrildarrak ere gutxitu egin dira, baina haien batez besteko egonaldia handitu.

Krisi ekonomikoak eta okupazio berrien bilaketak ez dute lagundu urte hauetan landetxeak irekitzen; aldiz, urte zailak bizi izan dituzte.

Gaua igarotzen dutenen kopurua eta establezimenduena handitu da

Landetxetan gaua igarotzen izan direnen kopuruak ere gora egin du, baina ez maila berean (% 8,3, 127.090ekoa da orain); horrek esan nahi du batez besteko egonaldia apur bat murriztu egin dela.

2003. urtetik, landetxe-kopuruaren igoera % 4 eta % 5 artean dago azken urteotan, eta igoera handiagoak izan dira 2004-2008 artean. Hala, 2003an 487 etxe zeuden eta gaur egun 770, hots, % 58 igo da. Plaza-kopurua are gehiago igo da (% 79); gaur egun, 5.501 plaza daude.

Aipagarria da portzentaje-igoera handiena maila handieneko etxetan gertatzen dela (hiru, lau eta bost izarretakoak, sailkapen berriarekin), eta etxebizitza diren landetxeak gela diren etxebizitzak baino askoz gehiago gehitu direla (lehenengoak kopurua guztiaren % 80 dira).

Gune geografikoen arabera, etxe gehienak iparraldean daude (% 72).

Bestalde, datu ofizialek diotenez, Nafarroa buruan dago landetxeen prezioen ranking-ari dagokionez; atzetik datoz, Aragoi, Murtzia eta Kantabria.

Landaturismoa

Landetxeek Nafarroako landaturismoaren zati bat baino ez dute osatzen. Badira beste ostatu batzuk ere, esate baterako: turismoko kanpamentuak, apartamentuak, landako hotelak eta baita beste hotel batzuk ere, landako sailkapena izan gabe, ingurune horretan kokatu daudenak.

Nafarroako Gobernuak sektore hori interes handikotzat jotzen du ekonomia dibertsifikatzeko zer ahalmen duen ikusita. Biztanleria finkatzen ere laguntzen du eta eragin oso ona du udalerrietako bizitzari eusteko garaian.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Turismoko Plan Integralak berariazko programa eragile bat du; programa hori landaturismoan oinarritzen da Nafarroak helmuga aipagarrienetako bat izaten jarrai dezan eta kalitatezko bisitarien kopurua handitu dadin.

Bere beste helburuetako bat da, Komunitateko landaturismoa natura eta ingurumenaren iraunkortasun eta zaintzarekin sustatzea eta identifikatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa