(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tutera, Nafarroako Unibertsitatea eta Gaztelan Nafarroako Ekintzailetza Babesteko Sareari atxikitu zaizkio astelehena, 2014.eko irailak 8


Horrenbestez, jadanik sareko kide diren beste 14 entitate eta erakunderi gehitu zaizkie, eta sare horren helburua enpresen sorrera erraztea da koordinatutako zerbitzuak eskainiz


Ezkerretik eskuinera: Marta Álvarez, Luis Casado, Lourdes Goicoechea, Amaya Campión eta Cristina Muñoz. ( irudia handitu )

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du gaur honako hauekin: Tuterako Udaleko alkate Luis Casadorekin; Nafarroako Enpresa-Unibertsitate Fundazioko zuzendari nagusi Cristina Muñozekin; eta Gaztelan Fundazioko koordinatzaile Amaya Campiónekin, erakunde horiek Nafarroako Ekintzaletza Babesteko Sareari atxikitzeko erakunde laguntzaile moduan. Ekitaldian NEZko Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuko zuzendariak ere parte hartu du.

Sarearen helburua Nafarroan urtero sortzen diren enpresa-kopurua handitzea da ekintzaileei honako hauek emateko: informazio, dibulgazio, prestakuntza, orientazio, aholkularitza eta laguntzeko zerbitzuak ekintzailetza-proiektuak abian jartzeko garaian. Horretarako, Sareak hura osatzen duten erakundeen arteko lankidetza sustatzen du, bai eta eskaintzen diren zerbitzuak koordinatzea ere; hala, bikoiztasunak ekingo dira eta beren eraginkortasuna hobetu.

Ekintzailetza Babesteko Nafarroako Sarearen jarduera www.navarraemprende.com webgunean jasotzen da. Bertan modu sinple eta ulerkorrean bateratzen dira Sareko kideek pertsona ekintzaile, enpresa orori eta gizarteari oro har emandako informazioa eta doako zerbitzuak.

Sarea osatzen duten erakundeek gainerako kideekin era koordinatu eta parte-hartzailean lan egiteko konpromisoa hartzen dute, ekintzaileen aholkularitzako protokolo bateratuak praktikan jartzeko, bazkide eta erakunde laguntzaileen arteko itunak egiteko eta, oro har, ekintzaileei laguntza emateko garaian doako Zerbitzuen Gutun bat sortzeko. Hitzarmena sinatzeak ez dakar beren zerbitzuak betetzeko berariazko finantzaketarik, erakunde bakoitzak Nafarroako Gobernuaren edo beste erakunde batzuen aldetik jasotzen duenaz gain.

Nafarroako Ekintzailetza Babesteko Sarea iragan urtarrilean sortu zen Nafarroako I. Ekintzailetza Planaren esparruan. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak sustatzen du eta, orain arte, hamar bazkide nagusi zituen (Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala, CEIN, CEN, UGT, CCOO, Caderna-Garalur, Nafarroako Erdialdeko Partzuergoa, TEDER elkartea eta EDER partzuergoa) eta beste lau bazkide-laguntzaile (Nafarroako Lan Enpresen Elkartea, ANEL; Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera; Moderna fundazioa; eta Nafarroako Langile Autonomoen Profesionalen Batasuna, UPTA). Beste hiru erakunde gehituta, Sareak bere estaldura handitzen du, orokorra nahiz espezializatua, bai eta haren jarduerak koordinatzeko aukera ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa