(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako liburutegi publikoak liburu elektronikoak maileguan ematen hasi dira astelehena, 2014.eko irailak 8

Mailegu-epeak amaitzen direnean, obra ez da gailuetan eskuragarri izango

Transcripción textual del video

Gaur, astelehenetik aurrera, irailak 8, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako 228.000 erabiltzaile baino gehiagok 1.400 liburu elektroniko inguruko katalogoa kontsulta dezakete (gaztelaniaz eta euskaraz), eta maileguan eskatu.

Plataforma teknologiko bati esker, tituluen katalogoan sartu ahalko da eta formatu digitalean maileguan hartu (ePub eta PDF), tablet-etan, telefono adimentsuetan, ordenagailu pertsonaletan edo Adoberen DRMrekin osagarriak diren liburu elektronikoen irakurgailuekin irakurri ahal izateko.

Behin interesatzen zaigun alea aurkituta, bertan ematen den informazioa eskura daiteke eta hura noiz erabil daitekeen jakin (Sareak 3 edo 4 lizentzia izango ditu liburu bakoitzeko). Aldi berean, gehienez ere 2 liburu elektroniko maileguan har daitezke, eta aldi berbererako bi bider berritzeko aukera dago beste erabiltzaile batzuek erreserbatu ez badituzte behintzat. Finkatutako epea amaitzen denean, liburu elektronikoa gailuetan ez da eskuragarri izango.

Liburutegi Nagusia

Nafarroako Liburutegi Nagusia.

Liburu elektronikoa besterenezina da ere, nahiz eta erabiltzaileak bost gailutan parteka dezakeen.

Zerbitzu hori Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak sustatu du Nafarroako Gobernuaren Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuaren laguntzarekin, eta Liburutegien Zerbitzuaren bidez kudeatzen da.

Aplikazioa honako helbide elektroniko honetan eskura daiteke: http://navarra.ebiblio.es. eBiblio Navarra aplikazioa ere prestatu da iOS eta Android gailu mugikorretarako.

Zerbitzu hori Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko erabiltzailearen txartela duen edonork erabil dezake. Ezinbestekoa da txartel-eskaeraren barneko datuen artean helbide elektronikoa agertzea. Hori dela-eta, aurrez datu hori eman ez bada, beharrezkoa da hori egiteko liburutegira joatea eta sarbide-pasahitza eskatzeko. Mailegu eta erreserbak bide telematikoa erabiliz egiten dituzten pertsonek izapide horietarako erabiltzen dituzten pasahitz bera erabili ahalko dute.

eBiblio Navarra zerbitzua gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez erabil daiteke.

eBiblio Navarra-k era guztietako liburu elektronikoaren bilduma eskaintzen du: fikzioa helduentzat (narratiba, poesia eta antzerkia); zientzia eta teknologiari, gizarte-zientziei, arte eta giza zientziei buruzko obra orokorrak; osasun, autolaguntza eta garapen pertsonaleko gaiei lotutako obra orokorrak, eta aisialdi, bidai, kirol nahiz interes orokorreko informatikari lotutako moduak nahiz jarduerak.

Gainera, haur eta gazteentzako fikzioa ere badago (narratiba, poesia eta antzerkia barne) eta baita publiko berarentzako fikziozkoa ez dena ere (artea, musika, historia, zientzia eta teknologia, aisialdia, kirolak…).

Liburutegi publikoetako liburu elektronikoen mailegu-zerbitzu horrekin, honako hau erdietsi nahi da: liburutegietako aurrez aurrezko zerbitzuen ohiko erabiltzaileak ez diren gizarte-sektore berriei irakurketa hurbiltzea, bultzatzea; horrekin batera, kalitatekoak eta egungoak diren eduki digitalen legezko kontsumoa sustatzea, eta azkenik, gure herrialdean liburu elektronikoaren merkatua dinamizatzea.

Euskarazko liburu elektronikoak

Gainera, Nafarroako Gobernuaren Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuak bilduma euskarazko liburu elektronikoen sorta batekin osatu du.

Xede horrekin, Liburutegien Zerbitzuak edukien hautaketa bat egin du eta mailegurako ehunka at obraren erabilera-lizentziak erosi.

Zerbitzu berri horren zabalkundea errazteko, gaztelania eta euskarazko triptiko batzuk egin dira oinarrizko informazioarekin Sareko 93 liburutegietan banatzeko.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa