(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak foru-interesekotzat jo du Sarriopapelek Leitzan egingo duen 34 milioi euroko inbertsioa asteartea, 2014.eko irailak 9


Enpresak paper termiko eta metalizatuak egiteko ahalmena eta paper horien sorta handitzeko jarduerak egingo ditu


Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran adostu duen akordioan, Sarriopapel y Celulosa SA enpresaren inbertsio-proiektuak foru-interesekotzat jo ditu; zehazki, enpresak 34 milioi euro jarriko ditu Leitzako instalazioetan paper termiko eta metalizatuak egiteko ahalmena eta paper horien sorta handitzeko.

Foru-interesekotzat jotzen dira, zehazki, Nafarroako ekonomia-, gizarte- eta lurralde-garapenerako garrantzitsuak diren proiektuak; adierazpen hori enpresa- eta lanbide-jarduerak martxan jartzeko izapide administratiboak sinplifikatzeko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Arauan dago jasoa.

Proiektu horiek ez dute diru-laguntzarik jasotzen, baina izapide administratiboak egiteko denbora erdira jaisten da. Hain zuzen ere, murrizten dira, batetik, jarduera ezartzeko prozedura administratiboak, salbu eskariak eta helegiteak aurkeztekoak; bestetik, hirigintza-plangintza bideratzeko, onartzeko eta egikaritzeko epeak; eta azkenik, obrak egiteko eta instalazioak martxan jartzeko baimenak emateko epeak.

Sarriopapel y Celulosa SA enpresa 1959an ireki zuten Leitzan. Lecta izeneko Europako paper-talde nagusienetako batekoa da. Leitzan guztira  450 langile daude, enpresan batez beste 26 urtean lanean aritu direnak. Gainera, zeharkako 2.250 lanpostu sortzen ditu, paper-sektorean lanpostu zuzen bakoitzeko zeharkako bost baitaude. Egingo den inbertsioak paper-fabrikako enplegua egonkortu eta jarduerari eustea bermatuko du.

Gaur egun, balio erantsi handia duten eta goi-mailako teknologiarekin landu behar diren hainbat paper berezi egiten dituzte (autokopiakoa, termikoa, metalizatua eta distira handiko iztukatua), guztira 120.000 tona baino gehiago.

Horrez gain, enpresak gas naturaleko kogenerazio-instalazio bat dauka, 7,2 Mw-ekoa, eta baita ingurumen- eta energia-ziurtagiriak ere, lehengaia (egurra), ura eta energia modu iraunkorrean kudeatzea ziurtatzeko.

Orain arte, Nafarroako Gobernuak 2,9 milioi euro inguruko diru-laguntzak eman dizkio enpresari.

Foru-interesekoak diren bederatzi inbertsio-proiektu

Sarriopapelen proiektu hori Nafarroako Gobernuak legealdi honetan foru-interesekotzat hartu duen bederatzigarrena da. Aurrekoak enpresa hauenak ziren: Alinter, Harivenasa, Uhalrod,T+C, Uvesa, La Protectora, Emauseko Traperoak eta Hermanos Cirauqui.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa