(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak %1,1etik %1,5era igo du Nafarroako BPGren 2014ko hazkunde-aurreikuspena asteartea, 2014.eko irailak 9


Lehen seihilekoko datuak onak dira, batik bat industriakoak eta esportaziokoak, eta adierazten dute erkidegoa estatuko batezbestekoaren gainetik ari dela hazten


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak %1,1etik %1,5era igo da Foru Komunitateko Barne Produktu Gordinaren (BPG) 2014ko hazkunde-aurreikuspena; izan ere, lehen seihilekoko bilakaera ona izan da, batik bat industriari eta esportazioei dagokienez.

BPGren grafikoa

Ekonomia-adierazleen grafikoa.

Nafarroako Gobernuak %1,1etik %1,5era igo da Foru Komunitateko Barne Produktu Gordinaren (BPG) 2014ko hazkunde-aurreikuspena; izan ere, lehen seihilekoko bilakaera ona izan da, batik bat industriari eta esportazioei dagokienez.

Aurreikuspen berrien dokumentua Foru Gobernuaren gaurko bileran aurkeztu du lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak.

Lehendakariordeak adierazi du BPGren balioespenak irizpide “errealista eta zuhurrekin” eguneratu dituztela. Alde horretatik, jakinarazi du egoera oraindik “zaila” bada ere datozen hilabeteetan lehen seihilekoko hazkunde-joerari eutsiko zaiola. Dena den, azaldu du nazioarteko gatazkek eta Europako herrialdeen edo suspertzen ari diren herrialdeen ekonomiaren moteltzeak eragin kaltegarriak izan ditzakeela mundu osoan eta, beraz, baita Nafarroan ere.

Nafarroako Gobernuaren aurreikuspenak bat datoz beste ekonomia-erakunde batzuk egin dituztenekin. Egiaz, aipatu %1,5eko hazkunde-aurreikuspena Laboral Kutxak, Hispalinkek eta BBVAk egindako zenbatespenen batezbestekoa da (erakunde horien zenbatespenak dira, hurrenez hurren, %1,2, %1,3 eta %1,8). Azken bi erakunde horien arabera, 2015ean Nafarroako ekonomia %2,3 eta %2,5 haziko da (hurrenez hurren).

Bilakaera sektore ekonomikoen arabera

Esan bezala, lehen seihilekoko joera ona izan da eta, lehendakariordeak jakinarazi duenaren arabera, ez da unean unekoa izan, aitzitik: Foru Komunitateko ekoizpen-sektore guztietan gertatu da.

Industriak egin du gora gehien, salmentak %7 igo baitira; igoera hori estatuko bigarrena da (Murtziako da lehendabizikoa), Espainiako batezbestekoa baino (%0,8) askoz handiagoa. Industria-ekoizpenaren adierazlea ere asko igo da, %6,4 hain zuzen ere, estatuko %1,9ko batezbestekoa baino gehiago.

Zerbitzuen sektoreko datuak ere onak izan dira: salmentek %0,9 egin dute gora, estatuko %0,1eko batezbestekoa baino gehiago. Higiezinen merkatuak, gainera, hobera egin du, hipotekek %8,2 egin baitute gora, Espainian %17 behera egin duten bitartean.

Merkataritza-balantzaren adierazlea ere hobetu egin da. Zehazki, Nafarroako merkataritza-superabita %10,1 igo da lehen seihilekoan, esportazioek %9,8 egin baitute gora; esportazioek, gainera, Foru Komunitatearen ondasun-inportazioaren hazkundea orekatu du.

Lehendakariordeak esan duenez, beraz, hazkundeari barne- zein kanpo-eskariek eusten diote, eta egoera Espainiakoa baino hobea da, estatuan merkataritza-defizitak %104 egin baitu gora 2013tik.

Nafarroako ekonomiaren bilakaeraren ondorioz, neurri handi batean, langabeen kopurua %9 jaitsi da. Hala ere, lehendakariordeak nabarmendu du langabezia dela Nafarroako arazorik “larriena”. Alde horretatik, zenbait adierazle makroekonomikoren hobetzeak langabezia-tasa jaistea eragingo duenaren ustea daukala esan du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa