(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Navarrabiomed-eko ikertzaileek gizakien sistema immunearen zahartze-prozesua aurkitu dute asteazkena, 2014.eko irailak 10


Adinekoen osasuna hobetzeko terapiak garatzen utziko duen lana, University College London-ekin batera egin da eta oihartzun garrantzitsua izan du nazioartean


Transcripción textual del video

Navarrabiomed eta University College London-eko (UCL) ikertzaile-talde batek gizakien sistema immunearen zahartze-mekanismoak identifikatu ditu eta baita hura berraktibatzeko prozesua ere: Horri esker, infekzioaren aurka eta minbizi-mota batzuen aurka ere erantzun hobea izango duten terapiak garatu ahalko dira, adinekoen artean bereziki.

 

David Escors

David Escors, Navarrabiomed-eko Immunomodulazio Taldeko ikertzailea. ( irudia handitu )

Navarrabiomed eta University College London-eko (UCL) ikertzaile-talde batek gizakien sistema immunearen zahartze-mekanismoak identifikatu ditu eta baita hura berraktibatzeko prozesua ere: Horri esker, infekzioaren aurka eta minbizi-mota batzuen aurka ere erantzun hobea izango duten terapiak garatu ahalko dira, adinekoen artean bereziki.

Ondorio horiek honako hauek zuzendutako ikerketa-taldeen artean izandako lankidetzaren emaitza dira: zahartze-prozesuetan (seneszentzia) aditua den Arne Akbar (UCL); sistema immuneko zelulen aldaketa genetikoko aditu David Escors (Navarrabiomed), eta doktoretzako ikasle eta lanaren lehen sinatzaile Alessio Lanna (UCL). Ikerketa Nature Immunology aldizkari zientifikoan argitaratu da, alor horretako aldizkari garrantzitsu eta ospetsuenetako batean, eta argitalpenean gehien zabaldu eta kontsultatu den artikuluetako bat bihurtu da. Nazioartean oihartzun handiena izan duen Navarriomed-en lana da eta garatzeko ahal handieneko ikerketa-ildoetako bat.

T linfozitoen zahartzea eta infekzioen handitzea

Gizakien gorputzean, gaitz eta minbizien aurka organismoak dituen defentsa-mekanismoetako bat dira "T linfozitoak"; denborak aurrera egin ahala, zahartu egiten dira eta beren babes-gaitasunak galtzen dituzte eta, horren ondorioz, zahartu ahala gaixotasunak nahiz infekzioak areagotzen dira. Aspalditik susmatzen zen metabolismo, zahartze eta immunitatearen artean lotura estua zegoela, nahiz eta orain arte elkarrekintzako mekanismoak zein ziren ez jakin.

Garatutako ikerketak ondorioztatu du T linfozitoen funtzioa prozesuan parte hartzen duten molekulak blokeatuz indartzen dela (p38 MAPK, AMPK eta TAB1). Horrenbestez, hondatutako sistema immune bat berraktibatu ahalko zen, gaixotasunek aurrera ez egiteko gaitasunarekin edo haien aurka eginez ere. Navarriomed-eko Immunomodulazio Taldeko ikertzaile David Escors-en arabera, ikerketa horren aplikazio klinikoak esan nahi du, tratamendu eraginkorrak lortu ahalko direla sistema immunea berreskuratuz, horretarako terapia genikoa aplikatuz (tratamendu pertsonalizatuak paziente bakoitzeko) edo inhibitzaile kimikoak erabiliz (botikak).

Gaur egun hanturazko gaitzak eta minbiziak tratatzeko erabilitako p38 MAPK molekula blokeatzen duten botikak badaude. Halaber, linfozitoetan p38aren gainean berariaz jardungo zuten botika berriak sintetizatu ahalko ziren; hala, gure organismoko beste zelula batzuetan zeharkako efekturik ez zen izango. Horrenbestez, biztanleen osasun eta bizi-kalitatea hobetuko zen, gaixotasunak izateko joera duten adineko pertsonena, batez ere.

Une honetan, Navarrabiomed eta University College London-en arteko lankidetzak aurrera jarraitzen du era horretako terapiak prestatzeko, eta sistema immuneaz gain organismo guztiko zehartzea ere kontrolatzen duten beste zenbait proteinen ikerketan sakontzeko. Lan horri segida emateko, ikerketa-taldeak finantzatzeko beste bide batzuk bilatzen ari dira, epe ertainean proiekzio handiena duen lanetako bat, hain zuzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa, osorik
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa