(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erronkariko Gazta BJDk assaf arrazako esnearen erabilera baliogabetzeko hartutako erabakia jakinarazi dio Gobernuak Europari osteguna, 2014.eko irailak 11


Bere produktuak egiteko latxa ardi-esnea ia bakarrik erabiltzea proposatzen da


Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak, Erronkari Babestutako Jatorri Deituraren (BJD) Kontseilu Arautzailearen osoko bilkura berriak hartutako erabakia igorri dio Europako Batzordeari. Haren arabera, assaf arrazako esnearen erabilera baliogabetzeko eskatzen da haien gaztak egiteko orduan, eta latxa ardi-esnea ia bakarrik erabiltzea proposatzen du, aurrez egiten zen moduan.

Nafarroako Gobernuak kudeaketa hori egin du, bereizitako kalitateari aplikatzen zaizkion legezko baldintzak betetzeko kontrolaren aginpide eskumendun moduan.

Gogoratu behar da, 2008an, aurreko kontseiluak Europari Erronkari BDJren baldintza-plegua aldatzea eskatu ziola gazta egiteko garaian arraza berriak sartu ahal izateko. Eskaera hori onartu egin zen, beste herrialde batzuei aurka egiteko eskubidea eman zien, eta eskubide hori Frantziak egikaritu zuen. Nolanahi ere, orain arte aurka egite horren aurrean, Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak zer erabaki hartu duen ez da jakin.

Besteak beste, "Erronkari" BJDren Kontseilu Arautzaileko kideak berritzeko, iragan ekainean Nafarroan egindako hauteskundeetan, EHNE-Nafarroa nekazaritzako erakunde profesionalaren hautagaitza bakarrik aurkeztu zen sektore ekoizlearen erroldetara eta, egileen sektorearen barnean, F erroldara (gazta beren ekoizpeneko esnearekin egiten duten gaztandegiak). Gainerako erroldetarako hautagaitzarik ez zen aurkeztu eta, beraz, EHNEren esku geratu zen lehendakaritza eta baita kontseilu arautzaile berriaren ordezkaritza guztia ere.

Osoko Bilkura osatu ostean, eta EHNEk Europako Batzordeak onartutako aldaketaren aurkako jarrera izanik, aldaketa hori erretiratzea proposatu du eta aurreko egoerara itzultzea, hau da, Erronkariko gazta egiteko garaian latxa ardi-esnea ia bakarrik erabiltzea, Idiazabal JDrekin gertatzen den moduan,

Nolanahi ere, erabakitzeko erantzukizuna eta esparrua Kontseilu Arautzaileari badagokio ere, Nafarroako Gobernuak agerian utzi du, kontseiluak bere deituraren defentsa bete dezan zainduko duela une oro, BJDk esan nahi duen jabari publikoko ondasunaren aginpide eskuduna eta titularra izanik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa