(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Atzerrian praktikak egindako LHko ikasleen % 35k enplegu-eskaintza bat jaso du ostirala, 2014.eko irailak 12


Iribas kontseilariak diplomak banatu dizkie iragan ikasturtean beren prestakuntza Europar Batasuneko enpresetan osatu zuten ikasleei


Taldeko argazkia

Iribas kontseilaria, praktikak Europako enpresetan egin dituzten ikasle batzuekin. ( irudia handitu )

Iragan ikasturtean praktikak Europako beste herrialde batzuetako enpresetan egiten zituzten Lanbide Heziketako (LH) 116 ikasleren % 35k, bertan lan egiten jarraitzeko enplegu-eskaintza jaso dute beren egonaldia amaitzean. Hezkuntza Departamentuaren aburuz, zifra horrek Nafarroako LHren "kalitatea" agerian uzten du.

Arlo horretako kontseilari José Iribasek ikasle-talde bekadun bati harrera egin die (praktikak egin ondoren) Hezkuntzako egoitzan, eta ikasle horiei atzerrian izandako egonaldia ziurtatzen duen diploma banatu die.

Nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartutako 116 ikasleetatik, 53k Italian egin dituzte praktikak, 49k Erresuma Batuan, 8k Irlandan, 5ek Austrian eta 1ek Frantzian.

Esperientziari esker, ikasleek beren ezagutza teknikoak perfekzionatzeaz gain, beren hizkuntz gaitasunak ere perfekzionatzen dituzte, beren lanbide-gaitasunak hobetzeko asmoz eta, hala, lan-munduratzeko aukerak bultzatuz, Nafarroan nahiz harrera-herrialdeetan.

Hiru hilabeteko egonaldiak Hezkuntza Departamentuk kudeatzen ditu Erasmus eta Leonardo Da Vinci Europako programen esparruan.

Askotariko ikasleak

Programa horietan parte hartutako ikasleek 19 lanbide-familiatako prestakuntza-zikloak ikasi dituzte Foru Komunitateko 18 ikastetxetan.

Espezialitateen arabera, azpimarratu behar dira: administrazioa eta kudeaketa (18 ikasle), instalazioa eta mantentze-lana (13), arte grafikoak (12) eta komunitaterako zerbitzu sozio-kulturalak (11). Atzetik datoz: osasuna (8), jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak (7), arte plastikoak eta diseinua (6), merkataritza eta marketina (5), fabrikazio mekanikoa (5) eta egurra, altzaria eta kortxoa (5).

Gainerakoek honako hauei lotutako ikasketak egin dituzte: nekazaritza-sektorea (4), informatika eta komunikazioak (4), ibilgailuen garraioa eta mantentze-lana (4), irudi pertsonala (3), kimika (3), eraikuntza eta obra zibila (2), elektrizitatea eta elektronika (2), energia eta ura (2), eta ostalaritza eta turismoa (2).

Ikastetxeei dagokienez, hamahiruk Iruñeko Arte Eskolan ikasi dute; hamabik Donapea LHIn (Iruña); hamaika ikaslek María Ana Sanz IBan (Iruña); bederatzik Corellako Arte Eskolan; zortzik Sanitaria IBan (Iruña), ETI LHIn (Tutera) eta Hezitzaileen Eskola IBan (Iruña); eta zazpik IES Sierra de Leyre LHIn (Irunberri) eta Lizarra LHIn.

Bestalde, sei ikaslek Tafalla LHIn eta Energia Berriztagarrien Goi LHko IBan (Imarkoain) ikasi dute; bostek Virgen del Camino LHIn (Iruña); lauk Nekazaritza eta Basozaintzako IBan (Iruña) eta Ibaialdi-Burlata BHIn (Bera); bi ikaslek Lekaroz-Elizon LHIN eta San Migel BHIn (Altsasu) eta beste batek San Juan BHIn (Iruña).

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa