(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gazako giza larrialdietarako Nafarroako Gobernuak emandako laguntza elikagaiak banatzeko erabiliko da

ostirala, 2014.eko irailak 12


Proiektua 26.286 eurorekin finantzatuta dago, eta banaketa Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak egingo du (UNRWA)


Gazako zerrendako giza larrialdietarako Nafarroako Gobernuak emandako laguntza, 26.286 euro, inguru horretan udan honetan izandako gatazkaren ondorioz desplazatutako palestinarren artean elikagaiak banatzeko erabiliko da.

Banaketa hori Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak egingo du (UNRWA); elikagaien familia-paketeak desplazatuen aldi baterako beren harrera-zentroetan banatuko ditu, bi anoa eguneko, eta, hari esker, Munduko Osasun Erakundeak gomendatutako biziraupenerako gutxieneko kaloria-beharrak asebeteko dira.

Zehazki, giza larrialdietarako laguntza horrekin, lau astez 226 bat lagunentzako elikagaiak erosi eta banatu ahalko dira (bost kidez osatutako 45 familia), eta kopuru horretatik ia erdia adin txikikoak eta 111 emakumeak direla kalkulatzen da.

Pertsona bakoitzak sorta bat jasoko du, bi anoekin –eguneko bi otordutarako– honako elikagai hauekin, esaterako: zortzi ogi, hamar datil, haragi-lata bat edo ontziratutako atunarena, bi esneki, lau te-poltsa, hiru litro ur mineral, bi tomate (astean hiru aldiz), bi pepino (astean hiru aldiz) eta sagar bat (astean hiru aldiz).

Elikagai-pakete horren asteko kostua 35 dolar da pertsonako; nolanahi ere, alda daiteke elikagaien prezioen gorabeherengatik eta dibisen aldaketa-motagatik. Dena den, Nafarroako Gobernuaren laguntza elikagaiak erostera mugatuko da ia, proiektu hori burutzeko beharrezkoak diren gainerako kostuak (erosketarako lizitazioa, banaketa, kontrola…) UNRWAren aurrekontu erregularraren kargu geratuko baitira.

Gaza eta UNRWAren egoera

Uztailaren 7tik abuztuaren 26ra, Israelgo armadak "Margen protector" izeneko operazio militarra egin zuen Gazako zerrendan. Operazio horretan 2.150 palestinar hil ziren, eta haietatik 503, adin txikikoak. Gainera, 11.000 pertsonatik gora zauritu dira eta 108.000 etxerik gabe geratu. Bonbardaketek 118 eskola, 67 ospitale eta klinika eta 360 saltoki edo negozio kaltetu dituzte ere.

Desplazatutako biztanleei arreta emateko, Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak (UNRWA) 81 eskola antolatu zituen eta 300.000 pertsona hartu ziren bertan. Gaur arte, 65.000 desplazatuk erakunde horretako aldi baterako 21 babes-zentroetan jarraitzen dute.

UNRWAk aurkeztutako proiektuaren arabera, "desplazatutako familia horiek heriotza ziur batetik ihes egin dute inolako ondasunik gabe, inolako babesik gabe daude, elementu oinarrizkoenak ere izan gabe, elikagaiak, esaterako. Horrek dakar biztanleen artean elikagaien segurtasun eza modu dramatikoan handitzea , beren biziraupena arriskuan jarriz".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa