(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Goicoechea lehendakariordeak Madrilera bizitzera joandako enpresari nafarrei erreforma fiskalaren proiektua azaldu die astelehena, 2014.eko irailak 15


Círculo de Navarra elkarteko kide diren berrogeita hamar bat enpresari eta profesionalekin bildu da gaur goizean


Goicoechea lehendakariordea, bilkuran izandako batzuekin. ( irudia handitu )

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea "Círculo de Navarra" elkarteko kideekin elkartu da gaur goizean, Madrilen. Elkarte hori Espainiako hiriburuan bizitzen jarritako enpresari eta profesionalek osatzen dute. Bilkura horretan Nafarroako Gobernuak landutako erreforma fiskalaren proiektuko alderdi nagusiak azaldu dizkie, une honetan parlamentuko izapidean dagoena.

Bileran elkarte horretako kide diren 50 bat enpresarik parte hartu dute. Elkartea iaz sortu zen Nafarroako garapen ekonomikoa eta enpresa-garapena sustatzeko asmoz, bai eta haren identitate-balioak zabaltzeko ere.

Elkarteko lehendakari Fermín Villanuevak eta zuzendaritza-batzordeko kide Carlos Fernández-Lergak egindako aurkezpenaren ondoren, lehendakariordeak Komunitateak egun zer egoera ekonomikoa duen adierazi du, eta egoera hori "itxaropentsutzat" jo du; nolabaiteko "susperraldia" dagoela dagoeneko ikus daiteke" eta "adierazle makroekonomiko pozgarriak finkatzen ari dira". "Industria-ekoizpen, esportazioen datuak pixkanaka hobetzen ari dira, enpresari nahiz kontsumitzaileen konfiantza-indizea hobetzen ari da eta baita barne-kontsumoarena ere; horrek guztiak Nafarroa "egoera ekonomiko txarraren erasoak ondoen pairatu dituen autonomia erkidego bihurtu du".

Aurretiazko azterketa horren ondoren, Lourdes Goicoecheak aipatu du Gobernuaren ahalegina susperraldi ekonomikoan eta enpleguaren sorreran kontzentratzen dela eta, horretarako, hazkunderako motorra izango den erreforma fiskalaren proiektua egin duela; proiektu hori behar besteko baliabideetan, sistemaren zuzentasunean eta progresibitatean oinarritzen da. Zeharkako zergei dagozkien behar besteko baliabideetan oinarritu da; izan ere, Nafarroak zeharkako zergen gaineko araudi-eskumenik ez du, BEZa edo Zerga Bereziak, esate baterako.

Zehazki, azaldu du Gobernuak proposatutako erreforma fiskalaren proiektuak nafar guztientzako zerga-jaitsiera bat dakarrela, zerga-tasen progresibitateari eusten diola eta sistemaren zuzentasuna hobetzen duela.

Lehendakariordearen arabera, Sozietateen gaineko Zergan egindako jarduerek izango duten eragin handiena susperraldi ekonomikoan eta enpleguaren sorreran. Zehazki, Gobernuaren proposamenak egungo sistema sinplifikatzearen alde egiten du, konplexua dena enpresa-tamainaren araberako tasa ezberdinak daudelako eta askotariko hobari fiskalak daudelako, tasa orokor bakarra ezarriz, % 20, enpresa guztietarako, kooperatibak eta lan-sozietateak (% 17), irabazi-asmorik gabeko erakundeak era fundazioak (% 10) salbu. % 10eko zerga-lurzorua finkatzen da. Hobari fiskalak ere sinplifikatzen dira honako hauengatiko kenkariei eutsiz: I+G+B, biomasa-instalazioak, inbertsioen erreserba berezia, enpresa aktibo finko materialak eta enpleguaren sorrera, handitu egiten dena ere (% 13 eta 33 artean, kasuen arabera).

PFEZari dagokionez, berrikuntza moduan, Gobernuak errenta-aitorpenean seme-alabak eta adinekoak zaintzeko kontratatutako pertsonen soldata kentzea proposatzen du, eta ez bakarrik gizarte-segurantzako kuotak orain arte bezala, ezkutuko enpleguaren zati bat azalera dadin; gainera, kapital higigarri eta higiezinen errendimenduei lotutako tratamendu fiskala bateratzen da ondorengo helburuarekin: erregulazio fiskalak zergadunen inbertsio-erabakietan ahalik eta gutxien eragin dezan.

Gainerakoan, PFEZaren beste atal guztiei eusten zaie (hamar), eta tarifa guztiak jaisten dira, errenta txikienek onura handiagoa izanez. 2015. urterako lehen sei ataletarako karga osagarria osorik kentzen da (53.000 eurorainoko errentak), eta gainerako lauetarako % 50 murrizten. Gainera, gutxieneko tasa pertsonal eta familiarrak % 5 igotzen dira, eta desgaitasuna duten pertsonei aplikatu beharrekoa, % 10; aurrezte-oinarriei aplikatu beharreko tasak ere murrizten dira. Halaber, moduluen egungo sistemari eusten zaio, bai eta egungo kenkariari ere ohiko etxebizitza erosi, birgaitu eta lokatzeagatik ere, eta bi kenkari gehiago jasotze dira, sindikatuen kuotei eta alderdi politikoei egindako ekarpenei buruzko kenkariak. Kaleratzearen ondoriozko kenkaria ere ez da ukitzen.

Ondarearen gaineko Zergan, Gobernuak proposatutako erreformak salbuespeneko gutxieneko 311.000 eurotik, Estatuko txikiena, 1.000.000 eurora igotzea jasotzen da, nafarrak Espainiako gainerako biztanleak baino egoera txarragoetan izan ez daitezen.

Lehendakariordeak agerraldia amaitu du esanez, erreforma fiskalaren proiektua lantzeko orduan ahalik eta adostasun sozial handiena bilatzen saiatu dela, eta partaidetza zabaleko prozesu baten emaitza dela, gizarteko esparru guztiek eta herritarrek egindako proposamen nahiz ekarpenekin.

Bilkura mahai-inguru batekin amaitu da; bertan parte-hartzaileek Nafarroako egoera ekonomikoa eta etorkizuneko aukerak aztertu dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa