(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak 2014-2015 ikasturteari hasiera eman dio Tafallan astelehena, 2014.eko irailak 15


Ekitaldia Marqués de la Real Defensa ikastetxe publikoan egin da, eta zentro hori hautatu da dibertsitateari emandako arretaren eta hizkuntzen aldeko apustua egiten duelako


Bisita

Agintariak Gela Irekiko ikasleak agurtzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak 2014-2015 ikasturteari ofizialki hasiera eman dio, astelehen honetan Tafallako Marqués de la Real Defensa ikastetxe publikora egindako bisitan.

Hezkuntza Departamentuak eskura dituen behin-behineko datuen arabera, ikasturte honetan 105.000 ikasle baino gehiagok ikasiko dute Nafarroan, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta LHn, eta iraileko matrikulazio-prozesu berezia oraindik itxi gabe dagoenean.

Barcina Lehendakariak agerraldian esan duenez, Nafarroako Hezkuntzak bikaintasunaren eta aukera-berdintasunaren aldeko apustua egiten du; bi helburu horiek hizkuntzen ikasketan eta dibertsitatearen arretan zehazten dira, beste neurri batzuen artean.

Lehen gai horren gainean, aipatu du Nafarroako Gobernuak ingelesaren ezagutza "sozializatu" nahi duela, ikasle nafar guztiei hel dadin eta ez soilik egoera ekonomiko hobea dutenei. Aurten ingelesa ikasteko PAI programa beste 30 zentrotara zabaldu da; horrenbestez, egun jadanik 90 ikastetxetan dago.


Bisita

Agintariak Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasgela bisitatzen. ( irudia handitu )

Bigarren gaiari dagokionez, dibertsitatearen arretari, Tafallako ikastetxe publikoan ezarritako eredu" aitzindari"-az aritu da; eredu horrek hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak zentroko ohiko bizitzan sartzen du xede.

Ekitaldian, Lehendakariarekin batera, honako hauek izan dira: Hezkuntzako kontseilari José Iribas; Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán; Tafallako alkate Cristina Sota eta ikastetxeko zuzendari Javier Ibañez, hezkuntza beste ordezkari batzuen artean.

Hizkuntzen eta dibertsitateari emandako arretaren aldeko apustua

Tafallako Marqués de la Real Defensa ikastetxean ikasturte honetarako Hezkuntza Departamentuak jarritako helburu nagusiak batzen dira: dibertsitateari emandako arreta eta hizkuntzen aldeko apustua.

Dibertsitateari emandako arretaren kapituluan, metodologia- eta antolaketa-proposamen berritzaile bat azpimarratu behar da, Gela Irekia izenarekin ezaguna dena, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak (gaur egun, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako bi) erreferentziazko ikasgelara zati batean sartuz.

Ekimena Natur eta Gizarte Zientzien ikasgaietako edukiak proiektuekin antolatzean datza, eta proiektu horiek denak batera lantzea zortzi lagunez osatutako taldeetan; talde horiek hezkuntza-premia bereziak (HPB) dituzten ikasleek osatuko dituzte eta maila bereko beste ikasle batzuek, proiektuaren arabera txandakatzen direnak, guztiek parte hartu arte.

Proposamen horri esker, HPBak dituzten ikasleek beren trebetasun sozialak hobe ditzakete eta gainerakoek beste errealitate batzuk ezagut ditzakete, beren ikasketarekin jarraitzen duten bitartean. Gertatu izan da jarrera aldatzea ohartarazi zaien ikasleek erantzukizun-rol bat hartzen dutela ikasle horiekin erlazionatzen direnean.

Ekimena duela hiru ikasturte jarri zen abian Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Ikasturte honetan 3. mailako ikasleekin garatuko da, HPBak dituzten zentroko bi ikasleak maila horretan matrikulatuta baitaude.

Gainera, ikastetxeak Trantsizio Gela bat du eta bertan garapeneko desoreka orokorreko lau ikasle matrikulatua daude.

Hizkuntzei dagokienez, zentroak Ingeleseko Ikasketa Programa (PAI) ezarrita du, eta aurten Nafarroako beste 30 ikastetxetara zabaldu da; gaur egun 90 zentrotan dago jadanik. Tafallaren kasuan, bigarren urtea du, eta, hortaz, PAI programa Haur Hezkuntzako 1. eta 2. mailako 66 haurri emango zaie.

Ikastetxeak 355 ikasle ditu, 15 geletan banatuta (gehi Trantsizio Gela). Haietatik, 92 Haur Hezkuntzako bost taldetan eskolatuta daude eta 259 Lehen Hezkuntzako hamahiru taldetan. % 57k A ereduan ikasten du (gaztelania, euskara ikasgaia izanik) eta % 43k G eredua (gaztelania).

Ondorengo udalerrietako ikasleak etortzen dira ikastetxe honetara: Tafalla, Mendibil (Oloritz), Garinoain, Puiu, San Martin Unx, Orisoain eta Untzue; garapeneko desoreka orokorra duen Artaxoako ikasle bat ere joaten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa