(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

250.000 euroko laguntzak Enpleguko Zentro Berezietan eta Gizarteratzeko eta Laneratzeko Zentroetan inbertitzeko asteartea, 2014.eko irailak 16


Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bi deialdi sustatu ditu enpresa horien lehiakortasuna hobetzeko eta urritasunen bat duten edo baztertuta dauden pertsonen enplegua sustatzeko


Nafarroako Gobernuak 250.000 euroko laguntza eman du Enpleguko Zentro Berezietan (150.000 euro) eta Gizarteratzeko eta Laneratzeko Zentroetan (100.000 euro) inbertsio berriak egiteko, urritasunen bat duten edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonen enplegua sustatzeko asmoz eta enpresa horien lehiakortasuna hobetzeko.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak sustatutako deialdi horien oinarriak NAOean argitaratu dira gaur (irailak 16, 181. zk.), eta laguntzak eskatzeko epea gaur hasi eta urriaren 16an amaituko da.

Bi kasuetan egindako inbertsioak diruz lagunduko dira, eta enpleguaren sorrerari lagunduko diotenak, haren kalitateari, finkatzeari, jarduera ekonomiko berrien sorrerari edo zentroetako lehiakortasuna hobetzeari: lokalen egokitzapena, makinaria eta tresneria, informatika-ekipoak eta bulegokoak, jarduera burutzeko beharrezko ibilgailu esklusiboak, altzariak… Zenbatekoa eskatutako diru-laguntzaren % 50 izango da, eta gehienez ere 50.000 eurokoa Enpleguko Zentro Berezien kasuan, eta 20.000 eurokoa Gizarteratzeko eta Laneratzeko Zentroenean.

Laguntzak eskuratu ahal izateko, inbertsioak 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi eta aurtengo abenduaren 15a baino lehen amaituko dira; 400 euro izango da unitateko gutxieneko zenbatekoa, negozio-lerro berri bat abiarazteko inbertsioak badira salbu.

Laneratzea erraztea

Titulartasun pribatuko Enpleguko Zentro Bereziek ekoizpen-lan bat egiten dute, merkatuan egiten dute lan eta urritasunen bat duten pertsonentzat ordaindutako lan bat ziurtatzea du xede. Lan-taldean gutxienez urritasuna duten langileen % 70 izan behar da.

Nafarroan dauden enpleguko 17 zentro berezietatik, 11 irabazi-asmorik gabekoak dira, hau da, izan ditzakeen irabazi guztiak erakunderako dira erabat.

17 zentroak honako hauek dira: Albernia-Mugarik Gabeko Elkartea, Amimet-Canraso, Adisco, Dya Desgaituentzako Zerbitzuak SL, Elkarkide SL, Fevimax Logísitica SL, Enplegurako Aspace Nafarroa Fundazioa, Bidean Fundazioa, Fundosa, Gureak Navarra SL, Lastai SL, Lavanor SL, Nasermo SL, Ocon SL, Tasubinsa, Teletaxi eta Telizsa. Teletaxi izan zen Nafarroako enpleguko lehen zentro berezia. 1987an sortu zen.

Bestalde, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Zentroak enpresa arrunt moduan aritzen dira merkatuan lanean, baina berariazko ezaugarri bat dute: gizarte-bazterketako egoeran edo hala egoteko arriskuan dauden pertsonentzako prozesu integratu bat kontratatzen dutela, eta azken horren barruan sartzen dira, ordaindutako lan-jarduera, lanbide-heziketa egokia eta ondoren gizarteratzen nahiz laneratzen laguntzeko esku-hartzea edo laguntza.

Nafarroan Gizarteratzeko eta Laneratzeko 11 Zentro daude, eta haietatik 9 Iruñean eta Iruñerrian, 1 Irunberrin eta beste bat Corellan: Josenea Lan Elkartea; Carranza Delgado, SL; Elkarkide SL; Eurolan Fundazioa; Gaztelan-Transforma Fundazioa; Ilundáin-Haritz Berri Fundazioa; Traperos de Emaús Fundazioa; Varazdin Fundazioa; Inserlantxo SL; Nabut Navarra SL; eta Nasermo SL.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa