(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2014-2015 ikasturterako ikasketa-bekak eskatzeko epea zabaldu du asteartea, 2014.eko irailak 16


3,6 milioi euroko partida da eta ikasketa ertaineko ikasleen eta unibertsitarioen matrikula, garraio, jantoki eta egoitzako gastuak ordainduko ditu


ikasleak

Ikasleak liburutegian ikasten.

Nafarroako Gobernuak 2014-2015 ikasturterako bekak nahiz laguntzak eskatzeko epea zabaldu du urriaren 31 arte. Astelehen honetan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdian 3.629.104 euro banatuko dira, eta ikasketa ertainak egiten ari diren eta unibertsitarioak diren ikasle nafarren matrikula, garraio, jantoki eta egoitzako gastuak ordaintzen lagunduko du: batxilergoa, erdi- mailako eta goi-mailako prestakuntza-zikloak, ikasketa artistikoak eta kirol-ikasketak, graduak eta masterrak, besteak beste.

Bekak eta laguntzak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak edota Eusko Jaurlaritzak emandakoekin osagarriak dira; hala, hautagaiek haiek aurrez eskatuta izan beharko dituzte, baldin eta ez badituzte eskatu baldintza akademikoak betetzen ez dituztelako (gogoratu behar da Nafarroako Gobernuak baldintza akademikoei eutsi ziela iaz, Gobernu zentraleko baldintzen gogortzearen aurrean).

Eskaerak ikaslea matrikulatutako ikastetxean bertan aurkeztu beharko dira (ikasketak Foru Komunitatean egiten baditu); Nafarroako Gobernuko erregistroetakoren batean; 30/1992 Legearen, Administrazio Publikoetako Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren, 38.4 artikuluan ezarritako beste edozein bulegotan; edo, Internet bidez, Foru Gobernuaren zerbitzuen katalogoan.

Talde jakin batzuetarako laguntzen igoera

Deialdi honetan, Nafarroako Gobernuak beken zenbatekoa % 5 igo du behar ekonomiko larriak dituzten ikasleentzat, egoera horrek beren ikasketekin jarraitzea eragotz ez diezaien, eta % 10 Pirinio aldean bizi diren ikasleen garraiorako (Aezkoa ibarra, Erro, Erronkari, Zaraitzu, eta Auritz, Orreaga eta Luzaideko udalerriak), udalerri horiek gaitasun handiko bideetatik urrun baitaude.

Bestalde, beka nahiz laguntzen kontzeptuen zenbatekoa kalkulatzeko errenta-tarteak berreskuratzen dira, eta familiako errentaren kalkuluan kenkariak % 5 igotzen dira; kenkari horiek kontuan hartzen dira, familia ugariek jaso beharreko zenbatekoa zehazte aldera, maila orokorrekoa nahiz maila berezikoa.

Azkenik, zientzien eta irakaskuntza teknikoen arloetan gainditutako kreditu-portzentajearen baldintza akademikoa murrizten da, % 50etik % 40ra igaroz, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ezarritakoarekin bat etorriz; eta beken onuradun izateko adin nagusiko ikasleak baztertzen zituen klausula kendu da, baldin eta haren familia-unitateko gainerako kideak Nafarroako Ogasunarekin zorretan bazeuden, Arartekoaren gomendioari jarraiki.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa