(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Babes ofizialeko 292 etxebizitzen hasierako esleipendunen zerrenda argitaratu da Iruñean eta Berriozarren osteguna, 2014.eko irailak 18


Salerosketa-araubideko bi sustapenak osorik bete dira


Iruña eta Berriozarreko babestutako etxebizitzak

Etxebizitzetako baten terraza. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nasuvinsa sozietate publikoaren bidez, jabetza-araubidean eta kooperatiba-jabetzan babes ofizialeko etxebizitzen hasierako esleipendunen zerrenda egin du Iruñean (Soto Lezkairu) eta Artiberri II-an (Berriozar), eta haien esleipen-epea irailaren 1ean zabaldu zen.

Baremotik eta eskatzaileek adierazitako lehentasunetatik ateratako behin-behineko zerrenda Nasuvinsako bulegoetan kontsulta daiteke (Iruña, San Jorge etorbidea 8, behea), eta Tuterako Infornavarraren bulegoetan (Foruen plaza, 5-6). Nafarroako Gobernuko etxebizitza-atarian ere kontsulta daitezke.

Hasierako esleipen honetatik aurrera, 10 egun balioduneko epe bat zabaltzen da Nasuvinsaren Iruña eta Tuterako bulegoetan alegazioak aurkezteko, nahiz eta haiek ezin izango diren eskaera bakoitzaren inskripzioan jadanik baloratutako alderdiei buruz aritu.

Alegazioak ebazten direnean, beste zerrenda bat argitaratuko da eta 10 egun balioduneko epea zabalduko esleipendunek ondorengo dokumentazioa aurkez dezaten: babestutako etxebizitza eskuratzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen duena, bai eta hura eskuratzeko baremo bakarra zuzen aplikatu dela. Aldi horren ondoren, behin betiko esleipena egingo da. Aipatutako dokumentazioa epearen barnean entregatzen ez bada, etxebizitzaren esleipendunak isilean hari uko egiten diola iritziko da.

Babestutako etxebizitzaren eskatzaileen erroldako datuak

Babestutako etxebizitzaren eskatzaileen erroldatik jasotako azken datuen arabera, 2014ko irailaren 1ekoa, gaur egun babestutako etxebizitzaren 4.964 eskatzaile daude alokairu-araubidean (2.306 eskaera alokairurako bakarrik, 820 alokairuko eta erosteko aukerarekin eta 1.838 bi aukeretarako) eta erosteko 1.297 eskaera.


Iruña eta Berriozarreko etxebizitzak

Eraikin batzuen maketa. ( irudia handitu )

Alokairuko guneei erreparatuz, 4.964 eskaeretatik, 5 kasutan "Nafarroa guztia" aukeratu zen gunetzat, beste 776tan oro har Iruña eta Iruñerria, eta beste 4.183 kasutan udalerri zehatzak aukeratu ziren. Erosteko 1.297 eskaeretatik, 312 eskaeretan Iruña eta Iruñerria hautatu ziren oro har, eta beste 985etan, udalerri zehatzak.

Salerosketa araubidean familia-unitateko kideen araberako eskaerari dagokionez (eskatzailea eta ezkonlaguna edo bikotea eta adin txikiko seme-alabak), eskaera gehienak (784, % 60,37) bakarrik dauden pertsonei dagokie, % 21,28 (276) bi pertsonei eta 133 (% 10,25) hirukoak dira; lau pertsonen kasuan % 5,17ra jaisten da nabarmen, 5 pertsonez osatutako familia-unitateen 30 eskaera dira, sei pertsonen 7 eskaera eta zazpi pertsonen bakar bat.

Alokairuko araubidean, alokairurako bakarrik egindako eskaeren % 29,27 bakarrik dauden pertsonek egin dute, eta hurbil samar geratzen dira bi pertsonez osatutako familia-unitateek egindakoak (% 28,3, 651 eskaera) eta hiru pertsonek egindakoak (%21,42, 494). Erosteko aukera duen alokairuaren kasuan, eskaeren erdia ia (404), bakarrik dauden pertsonek egin dute, % 23,66k (194) bi pertsonek eta % 15,24k (125) hiru pertsonek. Azkenik, bi lehentasunezko eskaeren % 42,44 (780) pertsona.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa