(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nazioarteko lizitatzaileek Nafarroako ETEei eskaintzen dizkieten aukerak erakutsiko dira jardunaldi batean osteguna, 2014.eko irailak 18


Nafarroako Gobernuak bi informazio-saio antolatu ditu irailaren 24rako Iruñean eta Tuteran, eta zenbait enpresak izandako esperientziaren berri emango da bertan


Nafarroako Gobernuak jardunaldi bat antolatu du datorren asteazkenerako, hilak 24, eta bertan nazioarteko lizitazioen merkatuak Nafarroako ETEei zer negozio-aukerak eskaintzen dizkien aztertuko da, EBean bereziki.

Jardunaldia tamaina guztietako arduradun eta zuzendaritzako kideentzat da, zerbitzuetako enpresetakoentzat bereziki, baina baita herri-lanetako eta hornikuntzako enpresetakoentzat ere (ingeniaritza, arkitektura, aholkularitza, eraikuntza, enpresa eraikitzailea, zentro teknologikoa, tarteko erakundeak…), honako sektore hauetan, esaterako: eraikuntza, energia, natur hondamendietarako hornikuntzak, IKT, herri-administrazioak eta abar.

Jardunaldia goizeko saioetan egingo dira, Iruñean, 09:00etatik 13:15 arte, Nafarroako Ganberaren egoitzan, eta arratsaldez, Tuteran, 16:30etik 20:00ak arte, Mankomunitateko bulegoetan. Izen-ematea eta programa osoaren kontsulta honako gune honetan egin daiteke: http://blogpin.navarra.es

Nafarroako Nazioarteko Plana 2014-2016aren barnean (NNP) dagoen ekimen horrekin, enpresak informatu eta sentsibilizatu nahi dira, finantza-erakundeen (Munduko Bankua eta Garapenerako Banku Inter-amerikarra) eta Europako Batzordearen bidez nazioarteko lizitazioen merkatuak dituen aukeren gainean, eta, horrekin batera, merkatu horretan sartzeak zer zailtasun eta onura dituen jakitea Nafarroan dauden enpresen benetako kasuak azalduz, alor horretan lanean diharduten tamaina eta sektore ezberdinetakoen kasuak, hain zuzen.

55 enpresek parte hartu dute nazioarteko laguntza-programetan

Nafarroako Gobernuak, nazioarteko lizitazioetan aholkularitzako eta laguntzeko programa bat abian jarri zuen 2010ean, NNPren barnean, hau da, Europar Batasuna, Munduko Bankua, NBE eta beste erakunde batzuetatik egiten diren obra, hornikuntza edo laguntza teknikoetarako lehiaketak. Helburua enpresa nafarrak nazioartekotzeko bide berriak irekitzea zen, alde anitzeko merkatuetan sartzeko oztopo nagusiak gainditzen lagunduz: estrategia eraginkorrak prestatu eta abian jartzeko orduan esperientziarik ez eskaintzak behar besteko bermeekin aurkezteko, eta giza baliabideak zein baliabide ekonomikoak inbertitzeko beharra itzulkinak epe ertainean lortzeko.

Horretarako, Nafarroako Ganberak kudeatutako programa enpresa bati urtebetez laguntza ematean zetzan, enpresaren ahalaren azterketaren hasieratik abiatuta, estrategia prestatu eta egikaritu arte aukerak bilatzeko eta nazioarteko lehiaketetan eskaintzak aurkezteko. Gainera, enpresa parte-hartzaileak gaitzea ere bilatzen zuen alde anitzeko merkatuan aukerak identifikatu nahiz hautatzeko eta beren kasa eskaintzak behar besteko bermeekin aurkezteko.

2010. urtetik, ekimen horretan Nafarroako 55 enpresek parte hartu dute. Gaur egun, programaren hirugarren edizioa abian da, eta hura finantzatzeko Nafarroako Gobernuak 60.000 euro erabili ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa