(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cristina Ibarrola Osasunbideako zuzendari kudeatzaile izendatu dute eta Isabel Ansa, Osasuneko zuzendari nagusi ostirala, 2014.eko irailak 19


Gobernuak bere gaurko bilkuran hartu du erabakia


Cristina Ibarrola Guillén

Nafarroako Gobernuak bere gaurko bilkuran Cristina Ibarrola Guillen Osasunbideako zuzendari kudeatzaile eta Isabel Ansa Erice Osasuneko zuzendari nagusi izendatzea erabaki du.

Cristina Ibarrola Iruñean jaio zen 1969an. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.Nafarroako Unibertsitatean Medikuntza ikasi zuen (1987-1993) eta Familiako eta Komunitateko Medikuntzan espezializatua da. Nafarroako Ospitalean egin zuen egoitza (1994-1996). Ondoren, IESE eskolan Osasun Erakundeetako Goi Zuzendaritzako Programa egin zuen (2009).

Nafarroako Ospitaleko larrialdietan mediku-ondoko gisa lan egin zuen (1997-1998) eta, gero, familiako mediku aritu zen Iruñeko II. Zabalguneko osasun zentroan (1999-2000), Valtierrako Oinarrizko Osasun Barrutian (2001-2002) eta Iruñeko Ermitagaña osasun zentroan (2002-2007).

2007ko irailetik 2008ko azarora Nafarroako Iparraldeko Lehen Mailako Arretako Zuzendariordea izan zen; orduan, Osasunbideko Lehen Mailako Arretako zuzendari izendatu zuten.

2011ko abuztuan Nafarroako Gobernuko Osasuneko zuzendari nagusi izendatu zuten. Bertan aritu da 2014ko irailean Osasunbideako zuzendari kudeatzaile izendatu duten arte.

Bestalde, Isabel Ansa Erice Osasuneko zuzendari nagusi berri izendatu dute, Cristina Ibarrola Guillén-en ordez. 1955. urtean jaioa, Osasuneko Zuzendaritza Nagusiko Osasun-Antolamendu eta -Ikuskaritza Zerbitzuko zuzendari izan da orain arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa