(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iratiko bide berdea Udalaz Gaineko Eragina duen Plan Sektoriala izendatu dute ostirala, 2014.eko irailak 19


Oinezkoentzako eta txirrindularientzako antzinako trenbidearen ibilbidea berreskuratuko da, Ustarrotz (Eguesibar)-Zangoza zatian


Nafarroako Gobernuak erabaki du Iratiko bide berdea Udalaz Gaineko Eragina duen Plan Sektoriala izendatzea Ustarrotz (Eguesibar)-Zangoza zatian, oinezkoentzat eta txirrindularientzat antzinako trenbidearen ibilbidea berreskuratzeko asmoz.

Proiektua Zangoza, Liedena, Irunberri, Urraulbeiti, Longida, Agoitz, Lizoain, Urrotz eta Eguesibarreko udalerriek sustatu dute, eta ibilbideak 49,35 kilometro ditu. Haren amaieran, bideak Iruñerriko Ibai Parkearekin bat egingo du; parke horren zabaltze-proiektua iragan ekainean aurkeztu zen bi bideak lotu eta jarraipena emateko helburuarekin..

Proiektuak aisialdiko eta kiroletako jarduerak garatzea ekarriko du, bai eta ostalaritza eta landaturismoari lotutako jarduera ekonomikoak ere, kultur eduki handia izateaz gain trenbide historiko bat berreskuratzea dakarrelako.

Ibilbideak dituen 49,35 kilometroetatik, % 90 baino gehiago ibilbide historikoko zatiei dagokie, gaur egun bide publikoak eta landako bideak edo abelbideak direnak, eta gainerako % 10 bide-zati sortu berriak dira.

Zeharkako atala 5,5 metro zabal izango da, 3,5 metroko plataforma batez osatutakoa eta alde bakoitzean 1,5 metroko bi areka izanik. Atal txikiagoak barneratzen dira bide berdeak jadanik badiren bide, errepide, zubi edo tunelekin bat egiten duten zatietan.

Une horretatik aurrera, alegazioak egiteko aldia irekitzen da eta proiektua Lurraldea Antolatzeko Batzordera (LAB) itzuliko da, han izapideak aurrera egin dezan.

Iratiko antzinako trenbidearen ibilbidea

Iratiko trenbideak (Iruña-Agoitz-Zangoza)"El Irati" sozietatean du jatorria, 1906an sortu zena Iratiko basoaren aberastasuna ustiatzeko asmoz eta egurra Agoitzetik Iruñera garraiatzeko. Ondoren, hasierako proiektua bigarren adar batera zabaldu zen, Irunberritik Zangozaraino; hala, inguru horretako komunikabideak hobetu ziren.

Espainiako bidaiarientzako lehen tren elektrikoa izan zuen trenbide hori 1911ko apirilaren 23an abian jarri zen eta, 44 urtez martxan izan ondoren, 1955eko abenduaren 31n eman zuen azken zerbitzua.

Hasierako zatian, ibilbideak Eguesibar, Lizoain, Urrotz, Longida, Agoitz eta Urraulgoitiko udal-mugarteak zeharkatzen ditu, eta NA-150, Iruña-Agoitz-Irunberri errepidearen albotik doa. Azken udalerri hori eta Pirinioetako Autobia (A-21) zeharkatu ondoren, bideak NA-127, Zangoza-Sos del Rey Católicoren albotik jarraitzen du, Zangoza iparraldean amaitzen den arte, Aragon ibaiaren beste aldean, Santiago bidearen ondoan. Longidan, Aosetik hurbil dagoen araztegi berriaren inguruan, bidea adarkatu eta beste NA-2356 eta Irati ibaiaren arteko beste adar bat sortzen da, Agoitzen amaitzeko.

Ibilbidea Europar Batasuneko Eurovelo Proiektuaren barnean dago; haren helburua da bizikletaz ibilbide luzeak egiteko Europaz gaindiko sare bat sortzea da, kontinentea zeharkatuko duena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa