(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2015erako gastuaren muga 3.420 milioi euroan finkatu du, aurten baino 15 milioi gehiago ostirala, 2014.eko irailak 19


Foru Komunitaterako aurreikuspen ekonomikoek BPGaren % 2ko igoera eta enpleguaren % 1ekoa iragartzen dute


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2015erako finantzakoa ez den gastuaren muga 3.420,3 milioi euroan finkatu du; zifra horrekin, 2014koa baino zerbait handiagoa den gastu publikoaren mailari eusten zaio, nahiz eta erreforma fiskalean aurreikusitako herritar nahiz enpresetarako zergak murriztu eta baita defizitaren helburua betetzeko zor-jaulkipena ere.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak prentsaurrekoan azaldu du gastu-gailur "errealista eta ezin hobea" dela gauden garairako, "hasiberria" den susperraldi ekonomikoa pixkanaka ikusten ari baita.

jauregia

Gobernuak diru-sarrerak zuzeneko eta zeharkako zergen bidez handituko direla aurreikusten du.

Nafarroako Gobernuak 2015erako finantzakoa ez den gastuaren muga 3.420,3 milioi euroan finkatu du; zifra horrekin, 2014koa baino zerbait handiagoa den gastu publikoaren mailari eusten zaio, nahiz eta erreforma fiskalean aurreikusitako herritar nahiz enpresetarako zergak murriztu eta baita defizitaren helburua betetzeko zor-jaulkipena ere.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak prentsaurrekoan azaldu du gastu-gailur "errealista eta ezin hobea" dela gauden garairako, "hasiberria" den susperraldi ekonomikoa pixkanaka ikusten ari baita.

La cuantía se ha fijado a la vista de las previsiones macroeconómicas para Navarra, las estimaciones sobre la recaudación del año próximo y las obligaciones de déficit y deuda establecidas. Además, se ha tenido en cuenta la rebaja de impuestos previstos en la reforma fiscal planteada por el Gobierno de Navarra.

Aurreikuspen makroekonomikoak

Zehazki, Foru Gobernuak kalkulatzen du Barne Produktu Gordina (BPG) % 2 haziko dela Nafarroan datorren urtean; kalkulu "zuhurra" da eta beste erakunde batzuek –Hispalink eta BBVA, adibidez–, aurreikusten dutenaren azpitik dago (% 2,5). Alde horretatik, gogoratu behar da, ekonomiak lehen seihilekoan zer jokabide ona izan duen ikusita, ekoizpen industrialean eta esportazioetan bereziki indartsua, Foru Gobernuak bigarren seihilekorako BPGaren hazkunde-aurreikuspena 1,1etik % 1,5era igotzea erabaki zuela iragan astean.

Joera horren emaitza da, Gobernuak enplegua ere % 1 igoko dela aurreikusten duela; portzentaje hori handitu ahalko zen hazkundeak "atzeraelikadura positiboaren efektua sortzen du eragile ekonomikoen konfiantzan izandako hobekuntzekin", lehendakariordeak aipatu duenez.

Diru-bilketa handitu da

Aurreikuspen makroekonomikoen arabera, Nafarroako Gobernuak finantzakoak ez diren diru-sarreretan, guztira 3.312,61 milioi euro biltzea espero du, iaz baino % 3,82 gehiago (121,99 milioi). Kopuru horretatik, 3.102,49 milioi zuzeneko eta zeharkako zergei dagokie (% 2,26 igo dira), eta beste 210,12 milioi (% 34,20 gehiago) tasei eta beste diru-sarrera batzuei.

Finantzakoak ez diren diru-sarrerei, Nafarroako Gobernuak zor-jaulkipenekin finantzatuko duen beste 128,2 milioi euro gehitu behar zaizkie. 2015erako finkatutako % 0,7ko defizitaren helburua betez, kopuru hori ekitaldi honetan finantzatutakoa baino % 30 gutxiago da (56,81 milioi). Azkenik, aurreikusitako diru-sarrera guztiei 20,57 milioi euro kendu behar zaie; azken zenbateko hori kontabilitate nazionaleko doikuntzei eta Abiadura Handiko Trenari dagokie.

Horrekin guztiarekin, 2015erako gastuaren muga 3.420.299.042 euro da, hau da, ekitaldi honetan baino % 0,43 gehiago (14,74 milioi euro); igoera "garrantzitsua" da, lehendakariordeak adierazi duenez, kontuan hartuz aldi berean zergak jaisten direla (71 milioi), eta zor-jaulkipenengatiko finantza-mailako diru-sarrerak ere 56,81 milioi euro gutxiago izango direla.

"Defizit eta zorraren gure konpromisoei aurre egin behar diegu, baina, aldi berean, ekonomia sustatu eta enpleguaren alde egin behar dugu. Horregatik –amaitu du lehendakariordeak– gure erreforma fiskalarekin herritar guztien presio fiskala murriztea proposatu dugu, tarte ertain eta txikietan eragin handiagoa izanik. Herritar eta enpresetarako diru eta likidezia handiagoa zirkulazioan uzten dugu eta, aldi berean, gastuaren gailurra handitzen Nafarroako zerbitzu publikoak finantzatu eta haien kalitateari eusteko".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa