(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 186.000 euro erabiliko ditu Nafarroako ETEen nazioarteko merkatuetarako sarbidea errazteko astelehena, 2014.eko irailak 22


Laguntzek finantzatuko dituzte, aurretik nazioartekotzeko Estatuko laguntza-programa batean onartutako enpresak sustatzeko gastuak


Nafarroako Gobernuak Nafarroako ETEetarako laguntza-deialdi bat abian jarriko du datozen asteotan; haren helburua beren presentzia nazioarteko merkatuetan sustatu eta indartzea da eta, horretarako, guztira 186.100 euro erabiliko du.

Laguntzak Nafarroako Nazioarteko Plana 2013-2016aren barnean sartzen dira, eta ICEX next laguntzen Estatuko programan onartutako Nafarroan dauden enpresa txiki eta ertainetarako dira; laguntza horiek beren negozioa nazioartekotu edota beren presentzia kanpoan sendotu nahi duten ETEetarako dira, eta osagarriak direnak.

Enpresa bakoitzak diru-laguntza jaso ahalko du, Estatuko programan aurkeztutako planaren barneko sustapen-ekintzengatik, 2013ko abenduaren 16tik 2014ko abenduaren 15era egindakoak. Zehazki. laguntzak honako hauetarako erabiliko dira: hedapen-sustapeneko materialaren kostuak (katalogoak, liburuxkak, s, webguneak…) ordaintzeko; publizitaterako; azoketako erakusmahai moduan parte hartzeko; prospekzio eta merkataritzako bidaietarako; sustapen-ekintzetarako; patenteak eta markak erregistratzeko; eta beste gastu batzuetarako.

Enpresa bati gehienez ere 10.000 euro eman ahal zaizkio, eta diru-laguntzaren portzentajea aipatutako kostuen % 30 izango da, bidaia-gastuetan salbu; azken horretan pertsona baten joan-etorriko eta ostatuko kostuen % 100 izan ahalko da.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eta datozen asteotan argitaratuko dela aurreikusten da.

19 enpresa nafar izan ziren onuradun 2013. urtean

Nafarroako Gobernuak bigarren aldiz deitu ditu laguntza-mota horiek, eta enpresa esportatzaileen kopurua handitze du xede nagusia. 2013an, 19 ETE baliatu ziren laguntza horietaz, eta haiek 21 proiekturekin parte hartu zuten.

Guztira, 194.547 euro banatu ziren, eta enpresa bakoitzak 10.230 euro jaso zuen batez beste.

Sektoreen arabera, 4 ETE nekazaritza-elikagaien industriakoak dira; beste 4 enpresei emandako zerbitzuen sektorekoak (aholkularitzak); bat Ingurumen eta hondakinekoa; bat Biomedikuntzakoa eta beste bat Mekatronika sektorekoa; eta 8 beste esparru batzuetakoak

.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa