(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Prestakuntza-programa batek gizarte-bazterketako egoeran dauden 350 pertsona laneratzen lagunduko du astelehena, 2014.eko irailak 22


Nafarroako Gobernuak 51.000 euro erabiliko ditu ekintza horiek finantzatzeko, eta Gurutze Gorriak garatuko ditu


Hitzarmenaren sinadura

García eta Mencos lankidetza-hitzarmena izenpetzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerente , Mª Isabel García-k eta Nafarroako Gurutze Gorriko lehendakari Joaquín Mencos-ek lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dute berriki 350 immigrante edo gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonen laneratzea errazteko.

Interlabora izeneko programa horrek 185.225,52 euroko aurrekontua du, eta kopuru horretatik 51.300 Nafarroako Gobernuak ematen ditu. Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen du eta Diskriminazioaren Aurkako Borrokaren Eskualde Anitzeko Programa Operatiboaren barnean dago.

Jarduerak langabezian dauden edo lan ezegonkorra duten pertsonentzat dira. Nafarroako Gurutze Gorriak, haiekin harrera, orientazio eta laguntzeko ekintzak egingo ditu enplegua bilatzeko orduan, bai eta bitartekotza-lanak ere enpresekin eta enplegu-eskaintzen kudeaketa.

Programa honen esparruan, 115 pertsonentzako prestakuntza-ikastaroak ere egingo dira; ikastaro horiek honako hauei buruz izango dira: merkataritzako eragiketa osagarriak, hoteletako solairuetako zerbitzaria, sukaldaritza eta tabernako oinarrizko eragiketak, etxeko arreta sozio-sanitarioa, informatika-ezagutzak eta funtsezko gaitasunak, beste arlo batzuen artean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa