(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cortesko Makil-dantza Nafarroako Kultur Ondasun izendatuko da asteartea, 2014.eko irailak 23


Gobernuak urtero irailaren 29an egiten den ekitaldi horri babes-maila handiena emango dio, ikusirik "zer garrantzi duen eta zein berezia den"  


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Cortesko Makil-dantza, ondasun immaterial mailan, Kultur Intereseko Ondasun izendatzeko izapideei hasiera eman die, ikusirik "zer garrantzi duen eta zein berezia den". Ekitaldi hori, urtero irailaren 29an antolatzen da udalerri horretan.

Hala adierazi du gaur goizean prentsaurrekoan bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin-ek, Cortesko Udalak ekitaldi horri Kultur Ondarearen Foru Legean aurreikusitako babes-maila handiena emateko eskaera egin ondoren.

Cortesko Makil-dantza, Nafarroako Jauregiaren aurrean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Cortesko Makil-dantza, ondasun immaterial mailan, Kultur Intereseko Ondasun izendatzeko izapideei hasiera eman die, ikusirik "zer garrantzi duen eta zein berezia den". Ekitaldi hori, urtero irailaren 29an antolatzen da udalerri horretan.

Hala adierazi du gaur goizean prentsaurrekoan bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin-ek, Cortesko Udalak ekitaldi horri Kultur Ondarearen Foru Legean aurreikusitako babes-maila handiena emateko eskaera egin ondoren.

Prentsaurrekoan honako hauek ere parte hartu dute: Museoen Ataleko buru Susana Irigaray-k; Cortesko Udaleko Ondarearen zinegotzi Juan Manuel Lacosta-k; eta Makil-dantzako ordezkari Juan Miguel Sánchez-ek. Ekitaldiaren amaieran, Cortesko 35 herritarrek osatutako taldeak kultur adierazpen horren zati bat interpretatu du Iruñeko Carlos III.a etorbidean.

Cortesko Makil-dantza Nafarroako udalerri horretan egiten den jai-ekitaldi bat da San Migelen eguna dela baliatuz, eta bertan antzerkia, poesia eta dantza uztartzen dira. Artzainen arteko elkarrizketek osatzen dute, ongiaren (aingerua) eta gaizkiaren (deabrua) arteko borroka antzezten da, erromantze eta esaerak errezitatzen dira, eta dantza egiten da horretarako makilak eta xingolak erabiliz.

Nafarroako Erribera hegoaldeko beste udalerri batzuetan ere makil-dantzak zeudela egiaztatzen duten dokumentu historikoak badaude ere (Monteagudo, Ribaforada, Ablitas edo Murchanten, adibidez), Corteskoa izan da gaur arte iraun duen bakarra kanpoko suspertzerik behar izan ez duen eboluzio-prozesu batean.

Cortesko Makil-dantzarekin izaera immaterialeko bost kultur adierazpen izan dira Kultur Ondarearen Foru Legean jasotako babes-maila handieneko izendapena jaso dutenak. Beste laurak honako hauek dira: Lantzeko inauteriak, Ituren eta Zubietako inauteriakHiru Behien Zerga eta Luzaideko Bolantak.

Garrantzia ete berezitasuna

Aipatu denez, Nafarroako Gobernuak espedientea irekitzea onartu du eta, harren arabera, Cortesko Makil-dantza Kultur Intereseko Ondasuna izendatuko du, ondasun immaterial mailan. Hala, Makil-dantza Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan inskribatzea ekarriko duen prozedurari hasiera eman zaio, jendaurreko eta Nafarroako Kultur Kontseiluaren txostenaren izapideen ondoren.

Izapide horri hasiera emateko, Nafarroako Gobernuak Makil-dantzaren esanahia kultur identitatearen seinale moduan baloratu du, eta bertan antzematen dira aspaldiko garaietako Erriberako landa-komunitateetako lan nahiz ohituretatik dagoeneko bereizita dauden egungo belaunaldiak. Gainera,eskualde geografiko horretako makil-dantza edo dancearen adibide bakarra da eta gaur arte ia etenik egin gabe ospatzen jarraitu dena.

Aipagarria da ere, urteroko ospakizun horrek Cortesko bizilagunek osatutako komunitatea kohesionatzeko eta bertako ordena soziala sendotzeko zer garrantzi duen; bai eta San Migel Arkanjeluaren egunaren inguruko ospakizunaren egiaztapen historiko eta etnografikoa ere mugako herrien zaindari moduan aspaldiko garaietatik.

Beste arrazoi batzuk honako hauek dira: elementu historiko, literario eta etnografikoak bizirik irautea eta antzerki- eta liturgia-forma primitiboei lotutakoak; errezitatutako formulei eta dantzei eustea transmisio naturalaren eta belaunaldien arteko transmisioaren bidez; urtero ekitaldi konplexu bat berregitea bizilagunak beren borondatez inplikatzen direlako; eta bere ospakizunaren denbora eta espazioko esparruen balio sinbolikoari eustea.

Cortesko Makil-dantza

Kultur elementu erlijioso nahiz profanoak batzen dituen Cortesko Makildantzak Ebro ibaiak ia bere osotasunean daraman dantza-sistemari lotzen zaio, eta Moncayoko Somontanoko dance aragoitarrarekin (Mallén, Fréscano, Tauste, Gallur, eta abar) antz handia du; antzekotasun hori folklorearen ikertzaileek aztertu izan dute.

Gainera, Pirinioetako artzainen kulturarekin erlazionatzen da bertako makil-dantza eta pastoraden bidez. Horrenbestez, makil-dantzak Otsagabiako dantzekin senidetuta dago, gaur egun emakumeek interpretatutako dantza arabarrekin, Iruñeko San Lorenzoko dantzekin eta Kataluniako balls dels palitrocs edo bastoniersen dantzekin, bai eta, era orokorragoan, Iberiar Penintsula guztian ezagunak eta sarritan egiten diren dantza eta bertsoen hainbat eta hainbat funtzioekin ere.

Makil-dantza horren barnean, Cortesko gazteek zati bat antzeztu eta beste bat dantzatu egiten dute, eta dantza horiek beren borondatez dantzatzen dituzte. Dramatizatutako zatiaren barnean, ondorengo uneak bereizten dira:

- Pastorada: bertsotan egindako elkarrizketa bat morroi nagusiaren eta artzain nagusiaren artean. Elementu zaharrena dirudi, agian XVI. mendean du jatorria, nahiz eta zenbait egilek dioten harremana izan dezakeela XIV. mendeko moraltasunaren Erdi Aroko antzerkiarekin eta misterioekin.

- Entremesa: morroi nagusi, artzain nagusi eta deabruaren arteko elkarrizketa.

- San Migel Arkanjeluaren autoa: deabruaren (gaizkiaren ordezkari) eta aingeruaren (ongia) arteko borrokaren antzezpena, azken horren garaipenarekin. Doktrinamendu hori XV. eta XV: mendearen artean sortu zen eta, elizatik kanpoko antzerki guztiak bezala, garapen ikusgarria izan zuen Gorpuzti-egunaren ospakizunetik aurrera.

- Esaerak: morroi nagusi, artzain nagusi eta deabruak okasiorako osatutako bertsoak. Urtean zehar Cortesen bizitako gertakariak era alai eta satirikoan jasotzen dituzte. Gaurkotasuneko gaiak, eguneroko bizitzako gertaerak tratatzen dituzte eta banakoak, agintariak eta gizarte osoa kritikatzen dute.

Azkenik, Makil-dantzaren dantza-zatia da, zalantzarik gabe, ezagunena Cortesetik at eta dantza-talde askoren errepertorioan dago. Bi xingola-dantzek eta beste bi makil-dantzek osatzen dute, "kortesiak" eta "pasio"-ez gain, makil-dantzarien talde batek aldi berean egiten dituztenak.

Jatorria non duten argi ez badago ere, dantza horiek nekazaritza-egutegian funtsezkoak ziren momentuak atari zabalean ospatzeko baserriko tradizioei lotzen direla uste da. Gogoratu behar da, makilekin egindako dantzak hainbat lekutako dance, dantza eta kontradantzetan agertzen direla.

Emakumeen parte-hartzea

Jatorrian Cortesko Makil-dantzaren antzezpena osorik gizonek egiten bazuten ere, aingeruaren pertsonaia salbu neskatila batek egiten zuena, emakumeen parte-hartzea era natural batean egin zen XX. mendearen erdialdera. Hala, kultur adierazpen hori zaindu eta transmititzeko benetako beharrari erantzuten zitzaion, baita kultur mailako beste arrazoi batzuei ere, une hartan desagertzeko zer arrisku zuen ikusita.

Hau da, Cortesko emakumeak izan ziren kultur ondasun horren transmisioaz arduratu zirenak, eta haien parte hartzea komunitateak emakumeek izandako inplikazioaren aitorpen modura onartu zuen. 2013. urtean emakume batek hartu zuen estreinakoz morroi nagusiaren papera; hala, beste mugarri bat jarri zen Cortesko Makil-dantzaren transmisio eta eboluzioaren prozesu dinamiko horretan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa